Gu Ta Gutarrak
Lekuk jantzi du talde arrosako jatorrenaren txapela
Talde arrosan egindako bozketan berdinketa izan da Beitiaren eta Lekuren artean. Hala ere, kuxkuxeroek berdinketa apurtu, eta Lekuren alde egin dute.
'Gu Ta Gutarrak' saioak aurrera jarraitu eta amaiera gertuago izan ahala, taldeko jatorrena izatea eta kanporatutakoaren boto beltza ez jasotzea geroz eta garrantzitsuagoa da. Hala ere, kontua piska bat korapildu da; izan ere, talde biak nahasi dituztenez, kontua ez dago hain argi.
Aste honetan lehen saioan, kuadrillako jatorrena aukeratu dute talde arrosako gutarrek eta Lekuk jantzi du jatorrenaren txapela, beste behin ere. Hona hemen talde arrosako gutarrek eman dituzten botoak:
Iker: Beitia
Eneko: Leku
Leku: Beitia
Amaiur: Iker
Beitia: Eneko
Irantzu: Leku
Amaiurrek Ikerri eman dio botoa; Beitiak, Enekori; Ikerrek eta Lekuk, Beitiari; eta, azkenik, Enekok eta Irantzuk, Lekuri. Beraz, bina botorekin, Beitia eta Lekuren artean berdinketa izan da. Amaiaren eta Nakorren esku utzi du Julen Telleriak berdinketa hausteko ardura. Azkenean, kuxkuxeroek hernaniko izterren alde egin dute eta, beraz, Iñaki Lekuona da talde arrosako jatorrena.