Gu Ta Gutarrak
'Gu ta Gutarrak'
Talde arrosak Amaiur jarri du arriskuan, beste behin ere
EITB
EITB
Kuadrilla arrosako gutarrek aho batez izendatu dute Amaiur eta, beraz, bera da arriskuan jarri duten gutarra. Hernialdekoa arriskuan dagoen laugarren aldia da hau.
Talde arrosako gutarrek aukeratu behar izan dute gaurkoan kuadrillan ikusten ez duten kidea. Bai kuxkuxeroek bai gutar ohiek bozketen aurretik esan duten bezala, Amaiur izan da kuadrilla arrosak arriskuan jarri duen gutarra.
Irantzuk ezin izan du izendapenik jaso gutarburua delako; Leku ere babestuta dago, jatorrenaren txapela jantzita duelako; beraz, Amaiur, Beitia eta Ikerren artean aukeratu behar izan dute kuadrilla arrosan ikusten ez duten gutarra. Hemen boto-banaketa:
Beitia: Amaiur
Leku: Amaiur
Iker: Amaiur
Amaiur: Beitia
Eneko: Amaiur
Irantzu: Amaiur
Amaiurrek Beitiari eman dio botoa, baina gainontzeko guztiek Hernialdekoari eman diote. Honenbestez, Amaiurrek bost boto jaso ditu eta, beraz, bera da talde arrosaren aulki gorrian jesarriko den gutarra. Laugarren aldia da Amaiur arriskuan dagoena.
Beraz, bi dira jada arriskuan dauden gutarrak: Edurne, talde urdinean, eta Amaiur, talde arrosan.