Gu Ta Gutarrak
21:15ean hasita
'Gu ta Gutarrak 100' saio berezia, gaur gauean
A.E.
EiTB
Halaber, Korrika txiki bat egingo dute platoan saiko lehen eta bigarren edizioko gutarrekin. Gainera, aitaren eguna dela-eta, omenaldi txikia egingo diete gurasoei.
Julen Telleriak ETB1en aurkezten duen 'Gu ta Gutarrak' saioa 100 programetara iritsi da, eta ospatzeko, saio berezi bat prestatu dute gaur gauerako. San Jose eguna dela eta, aitaren eguna ere ospatuko dute platoan, 'gutarren' aita batzuk bertan izango direlarik.
Honez gain, Korrikaren 19. edizioa hasiko da gaur, eta gutarrak ez dira gutxiago izango. Korrika berezia antolatuko dute 'Gu ta Gutarrak'en platoan bertan, eta lehenengo eta bigarren edizioetako gutarrek parte hartuko dute.
Programa berezi honetan bigarren edizioaren azken fasea martxan jarriko da. Finala ate joka dator eta erabaki garrantzitsuak hartuko dituzte finalari begira. Finalari begira, gogoratu, gutar eta gutarburu gustukoenak aukeratu ditzakezuela.
Korrika Donostian
Korrikari dagokionez, martxoaren 22an, igandea, bi edizioetako lehiakideak Donostian elkartuko dira eta euskararen alde korrika egingo dute. 'Gu ta Gutarrak' saioko jarraitzaile guztiei gonbitea luzatu nahi diete beraiekin batera korrika egin dezaten. Irudi hauek martxoak 23ko saioan ikusteko aukera izango dugu.
'Gu ta Gutarrak' berezia 21:15ean eskainiko da gaur gauean.