Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

ETB1en, 21:15ean

Dani Alvarez izango da gaurko gonbidatua 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Radio Euskadiko kazetaria elkarrizketatzeaz gain, Eusko Jaurlaritzaren Uztartu programari tartea egingo diote aste honetako azken saioan.

  • Dani Alvarez Radio Euskadiko kazetaria

    Dani Alvarez Radio Euskadiko kazetaria. Argazkia: EiTB.

Radio Euskadiko esatari ezagunenetako bat izango dute gonbidatu gaur gauean 'Gure Kasa' saioan: Dani Alvarez. Galiziako As Pontesen jaioa, duela 20 urte etorri zen Euskal Herrira kazetaritza ikastera. Ikasketak bukatu bezain pronto, Radio Euskadin hasi zen lanean, eta bertan ari da ordutik. Telebistan ere ikusi genuen duela urte batzuk, 'El Lector de Huesos' saioan. Bere ibilbide profesionalaz eta pertsonalaz solasean arituko da gonbidatua, eta programako atal ezberdinetan ere hartuko du parte, Isma Pereira, Jon Gotzon Aldaparena eta Nahiara Gagoren eskutik.

Bestalde, ostegun honetako 'Gure Kasa' saioak Eusko Jaurlaritzak, EiTBren laguntzaz, abian jarritako Uztartu ekimenarekin bat egingo du. Euskal gazteen artean egingo den programa sozio-hezitzailea da, gazteak eta indarkeria oinarrian dituena. Bertan agertzen diren hausnarketen inguruan galderak egitera aterako da Iban Garcia kalera: inor ez da egia osoaren jabe; nire ekintzen eta ekintza horien ondorioen erantzule naiz; indarkeria erabili ahal dut ez dagoelako beste aukerarik eta sentitzen dudalako...

Eusko Jaurlaritzak egin duen erreportajean bezala, 'Gure Kasa'n ere hainbat gazte gonbidatuko dituzte platora, indarkeriarekin zerikusia duten hainbat gairi buruz hitz egiteko: Aitor Larraza, Lander Campos eta Nora Garmendia arituko dira solasean Iban Garciarekin, Zuriñerekin eta Telleria anaiekin batera. Halaber, Jonan Fernández Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak ere parte hartuko du tertulian bideo bidez, Uztartuz kanpainaren nondik norakoak azaltzeko.

'Gure Kasa' 21:15etik aurrera izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.