Kirolarien beste aldea | Helmuga EITB

Helmuga

10:22

Helmuga

Kirolak

Aritz Aranburu surflaria protagonista, gaur, "Helmuga" saioan

EITB Media

Kirol eskaintzan daude baita ere Real Unión vs Athletic Club B, Altuna III-Mariezkurrena II / Peña II-Albisu eta Agirre-Salaverri II / Elordi-Garmendi partidak.

  • Aritz Aranburu surflaria hondartza batean

    Aritz Aranburu surflaria. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

"Helmuga" saioak zabalduko du gaur kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en, 11:30ean. Aritz Aranburu Zarauzko surflaria izango da aste honetako protagonista nagusia. Surfaz ez ezik, kirolean eta bizitzan erabilgarri zaion meditatzeko ohitura, itsasoaren beharra eta beste hainbat gairi buruz arituko dira solasean. Bestalde, Tessy Ebosele atleta gaztea ezagutuko dute. Nigeriarra jatorriz, beltza eta euskalduna, topiko guztiak hausten ditu.

12:00etan, Bigarren B Mailako Real Union vs Athletic Club B partida zuzenean jarraitzeko aukera izango dugu, eta 16:00etan, herri kirolen tartea zabalduko dute, bezperan Getxon jokatutako 600 kiloko sokatira txapelketako finala eskaintzeko.

Azkenik, 17:00etan pilota emankizuna izango dugu Eibartik. Bengoetxea VI-Zabala / P. Etxeberria-Bikuña atariko neurketaren ostean, Binakako Txapelketako Altuna III-Mariezkurrena II / Peña II-Albisu eta Agirre-Salaverri II / Elordi-Garmendia jokatuko dira.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena