Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Nafarroan

Basaburuan izango da, gaur, 'Herri Txiki Infernu Handi' saioa

EiTB

Helikopteroz iritsiko dira Nafarroako udalerrira, eta bi aurkezleak busti egingo direla bakarrik aurreratuko dugu.

0:20

Nafarroako Basaburua udalerrira ere modu berezi batean iritsiko dira gaur, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan, Zuhaitz eta Pagadi: helikopteroz. Baina ez da edonolako helikopteroa izango, bi aurkezleak busti egingo direla bakarrik aurreratuko dugu.

Egun euritsu batean bisitatuko dute Basaburua. Lehortu eta berotu nahian, hainbat herritar ezagutuko ditu Zuhaitzek: Aitor eta Arkaitz anaia gazteak eta Esther etxekoandrea, besteak beste. Basaburuko auzo nagusian, Jauntsarats kontzejuan, negozio berezi bat bisitatuko du, denda eta taberna den negozioa, eta La Perez bertako langilea ezagutuko du. Eusebio eta Alejandro anaien etxe erraldoia ere bisitatuko du, eta baita yurta batean bizi eta lan egiten duen bikote nomada baten etxe eta lantokia ere. Azkenik, Kilimanjaroko gailurrean eskusoinua jo zuen basaburuar bat ezagutuko du Zuhaitzek: Leontzio Huarte.

Pagadik, aldiz, gosari eder batekin hasiko du eguna Beramendi herriko elkarte batean biltzen den gizon kuadrilla batekin. Benito Alberro izeneko gizon bati esker, misterio handi bat argituko du Mikelek: zergatik ez dago elizarik Aizarotz herrian? Orokietan 'scape room' bat zer den probatuko du, eta Angel Martikorena asmatzailearen asmakizunak ezagutuko ditu. Eguna amaitzeko, Mexikortxo izeneko musika talde bat ezagutuko du, Mexikoko musika jo eta erretako kortxo batekin biboteak margotzen dituena. Aizarotzen emango duten kontzertuan ere izango da Pagadi.

Hauek eta lagun gehiago, gaurko 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan, 22:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.