Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:00etan

Muruetan izango da, gaur gauean, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa

EiTB

Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Muruetako herritarrak eta euren istorio bitxiak ezagutuko dituzte.

0:25

Muruetan ekingo diote gaur "Herri Txiki, Infernu Handi" saioaren denboraldi berriko bigarren atalari. 314 biztanle ditu Bizkaiko herri horrek eta horietako batzuk ezagutuko dituzte Zuhaitzek eta Pagadik.

Lehenik, Zuhaitzek Aitor eta Juanfe ezagutuko ditu. Aitorrek arazoak ditu baratzean, orkatzek barazki guztiak jan dizkiote, eta horri erremedioa aurkitu nahi izango dio. Erremedioa bilatu ondoren, txokora hurbilduko dira Zuhaitz eta Aitor, eta han, Juanferekin topo egingo dute. Nola ez, txokoan, bapo-bapo asetzeko aukera izango dute. 1997 urtean bi biki pare jaio ziren Muruetan, eta herrian, hori ez omen da oso ohikoa, izan ere, normalean ume bat edo bi baino ez dira jaiotzen urtero. Zuhaitzek horietako bi biki pare ezagutuko ditu: Nerea eta Leire eta Itsasne eta Olatz. Beraiek kontatuko diote nondik datorren hainbeste biki jaio izana. Eta azkenik, Mundakan bizi baina askotan Muruetako lorategira loreak erostera joaten den emakume batekin, Marinarekin, ere hitz egingo du Zuhaitzek. Marinak ile-apaintzailea izateko ikasi zuen eta Zuhaitzi look aldaketa bat proposatuko dio.

Pagadik berriz, Muruetako alkatea ezagutuko du. Julen Karrionek 21 urte ditu eta Euskal Herriko alkaterik gazteena da. Ondoren, Beni Eskibelekin izango da. Benik, Muruetako ontziolan lan egin zuen 44 urtez. Bertan, Joan Paulo II.a itsasontzia egiten ari dira orain Muruetan eta Benik prozesu osoa erakutsiko dio Pagadiri. Bestalde, Nekanek 50 lagunentzako paella bat prestatuko du Pagadiren laguntzarekin. Eta azkenik, Andonik bere burdinazko obrak erakutsiko dizkio. Horretaz aparte, Andoni oso abeslari eta dantzari trebea dela ikusteko aukera izango dugu.

"Herri Txiki, Infernu Handi", igandero izaten da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.