Itxi

Itxuroso

22:15ean

Erabateko lau itxuraldaketa ikusgai, gaurko 'Itxuroso' saioan

A.H.

EITB

Maite Eskarmendik eta Unai Goikoleak goitik behera berrituko dute aste honetako lau protagonisten itxura.

0:31

Estilo sofistikatuagoa nahi duen neska bat, 10 urtez bizarra eraman duen mutil bat, itxuroso izan nahi duen pailazo bat eta 40 kilo argaldu den gazte bat izango dira protagonista gaur gaueko 'Itxuroso' saioan. Maite Eskarmendi kazetariak eta Unai Goikolea artistak itxura berria emango diete guztiei egungo joerei jarraituz.

Xandra Garcia 30 urteko mugan dago, eta krisian sartu da. Askotan ez du asmatzen arropa aukeratzen. Zenbaitetan gazteegi eta bestetan zaharregi ikusten du bere burua. Ilea oso luze darama, eta itxuraldaketa handia behar du. Moztuko al du mototsa algortarrak?

Hurrengo protagonistak Xanti Ledesma du izena, eta esperientzia berriak ditu gustuko. Antzerki munduan dabil batik bat, eta clown gisa ere ibiltzen da eskoletan. Baldar samarra da janzkeran; izan ere, ez dio garrantzi handiegirik ematen itxurari. Edozelan ere, gizon ausarta da, eta itxura aldatzeko prest dago, ingurukoei, neska-lagunari eta amari, gehienbat, sorpresa emateko. Ezagutuko al dute Xanti berria?

Mireia Hernandez ez dago oso pozik bere buruarekin. 94 kilo pisatzen ditu, eta horrek asko baldintzatzen du bere estiloa. Ondorioz, baldar eta trakets janzten da. Lagunek eta etxekoek alaiago jantzi behar lukeela esaten diote, behin eta berriz. Ile-apainketa ikasi duenez, dena den, aldatzeak ez dio inolako beldurrik ematen. Itxura aldatuko diote 'Itxuroso'n bere burua ederrago ikus dezan eta bere bizitzari astindu bat eman diezaion.

Iker Ezkerrak 32 urte ditu, eta 10 eman ditu bizarra moztu gabe. Maddik, bere neska-lagunak, ez du bizarrik gabe ezagutzen. Gainera, txandala besterik ez du janzten. Maddi ez ezik, ama ere aspalditik ari zaio bizarra mozteko eta arropa txukunagoarekin janzteko esaten. Orain Iker eta Maddi batera bizitzera doaz, eta aldaketa egiteko unea iritsi dela uste du donostiarrak. Bizitza berria, itxura berria.

'Itxuroso' gaur gauean emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB1en.