Jateko Modukoa
22:30ean
Ander, Jon eta Aitor sukaldean, gaur gauean, "Jateko Modukoa" saioan
EITB Media
Ainhoa gonbidatuari jateko moduko menua prestatzeko erronka izango dute. Klaudio Landak aurkeztuta, sukaldaritzaren bidez jende berria ezagutzeko aukera dute astero parte-hartzaileek.
Klaudio Landak aurkeztutako "Jateko Modukoa" saioaren atal berri bat izango dugu ikusgai gau r, partehartzaile berriekin. Hala, Ainhoa 27 urteko bilbotarra izango da aste honetako gonbidatua, eta Ander, Jon eta Aitor arituko dira sukaldean. Ainhoa bezala, Ander ere Bilbokoa da eta 26 urte ditu; Bizkaiko hiriburukoa ere bada Aitor, 25 urteko gaztea. Azkenik, Abadiñotik dator Jon, eta 28 urte ditu.
Ostegunero bezala, hiru sukaldariek gonbidatuarentzat kozinatuko dute, eta menu osoa dastatzeko aukera izango du azken horrek. Lehen bi platerak Ainhoak proposatutakoak izango dira, eta hiru sukaldariek, beraz, gonbidatuak aukeratutako bi plater horiek egin beharko dituzte, zailtasun batekin: ez dute errezetarik izango.
Dastaketa, hori bai, itsu-itsuan izango da, plater bakoitza nork prestatu duen jakin gabe probatu eta baloratu beharko du gonbidatuak, puntuak emateko.
Klaudio Landa
Sukaldean ikusiko ditugu Ander, Jon eta Aitor, baina baita berriketa-gelan ere. Hala, Ainhoa dasta-gelan dagoen bitartean, hiru sukaldariek berriketa gelatik jarraituko dute prozesua, eta puntuaketak handik ikusi ere. Gainera, bigarren platera kozinatzen duten bitartean, gonbidatuak hiru sukaldariak banan-banan ezagutzeko tarte bat izango du, aurrez-aurreko hitzordu batekin.
Astero bezala, amaieran, jakirik gustukoenak prestatzea lortu duen sukaldaria hobeto ezagutzeko aukera izango du Ainhoak, afari batean. Orduan jakingo dugu gehien gustatu zaion sukaldaria izan ote den jateko moduko plater gehien prestatu dizkiona. Bat egingo al dute?
"Jateko Modukoa", Klaudio Landak aurkeztuta, ostegunetan, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
Jarraipen zabala sare sozialetan
Telebistako eta webguneko emisioarekin batera, presentzia zabala du programak sare sozialetan, Instagram, Twitter eta TikTok kontuen bidez. Hala, nola ez, Twitterren jarraipena egingo zaio programa emititzen den bitartean, eta Instagramen eta TikToken jarraipen aktiboa egin zaio programari, eduki gehigarriak eskainiz.
"Jateko Modukoa" saioaren webgunea
Sareetan:
Instagram: jatekomodukoa_etb
Twitter: JatekoModukoa
TikTok: @jatekomodukoaetb
Atal guztiekin playlist berezia EITBren YouTube kanalean: youtube.com/EitbEus