Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Aireratzeko prest, aste honetako 'Teknopolis' saioan

EITB

Saioak Loiuko aireportua bisitatuko du eta Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentro berria ezagutuko du.

Airez bidaiatzeko hegazkin bat baino zerbait gehiago behar da eta aireportuetan azpiegitura zabala behar dute. Aste honetako 'Teknopolis'ek Loiuko aireportua bisitatu du, baina ez die hegazkinei erreparatuko, haiei zerbitzu ematen dieten lurreko ibilgailuei baizik: karramarroak, eskailerak, desizozte-makinak, besteak beste. Ez dute hegan egiten, baina oso bereziak dira eta ez dira beste inon topatzen.

Eta hegazkinen ekoizpenari ere erreparatuko die saioak. Eusko Jaurlaritzak, EHUk eta aeronautika sektoreko hainbat enpresek bat egin dute zentro berri batean. Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroan (CFAA) hegazkinen piezak fabrikatzeko ekoizpen-prozesu berriak puntuan jartzen dituzte. Ikerketa da, baina fabrikara salto egin aurreko pausoa. Leku ezin hobea fabrikazio aeronautikoan dauden aurrerapenak ezagutzeko.

'Teknopolis' gaur izango da ikusgai 13:30ean ETB1en eta eitb.eus-en, eta igandean, ordu berean, ETB2n eta eitb.eus-en.