Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Uretatik platerera, aste honetan, 'Teknopolis' saioan

EiTB

Gure gastronomian ohikoak ez diren arren, beste lurralde batzuetan jaten diren arrainak hartuko ditu saioak hizpide.

  • Arraina.

    Arraina.

Zer arrain jaten dugun kulturala da erabat. Gure sukaldean sartu ditugu eskura izan ditugun arrain-espezieak, ugari zirenak. Orain, horiek urritu ahala, beste batzuk agertzen hasi dira gure plateretan. Aste honetako 'Teknopolis' programan ezagutuko dugun ekimenaren ondorioz, baliteke hurrengo urteetan jango dugun arraina lazuna izatea, korrokoia. Hemen zikinkeriarekin lotzen dugun arraina da, baina beste tradizio gastronomiko batzuetan oso preziatua da. Horregatik, lazuna haztegian hazteko helburuarekin lanean ari dira Akura proiektuan.

Akuikulturarako pentsuak egiteko, adibidez, mikroalgak erabiltzen dira. Alga mikroskopiko horiek hazi eta etekina ateratzeko jaio den proiektu bat ere ezagutuko du 'Teknopolis' saioak. Batez ere, biodiesela lortzea du helburu, eta, bidean, beste hainbat produktu interesgarri lortzen dira: pigmentuak, proteinak… 

'Teknopolis' larunbat honetan izango da ikusgai ETB1en, 13:30ean, eta igandean, ETB2n, 13:30ean. Emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango ditugu.