Publizitatea
Itxi

2020/03/07

10:14

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Adimen artifiziala aztergai, aste honetan, "Teknopolis"en

EiTB

Adimen artifizialaren orainaz eta etorkizunaz arituko dira EHUko Informatika fakultateko ikertzaileekin.

  • Iñaki Leturia "Teknopolis" saioaren aurkezlea.

    Iñaki Leturia "Teknopolis" saioaren aurkezlea. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Adimen artifiziala izango da aste honetako "Teknopolis" programaren ardatza. Egunerokoan sartu zaigu, poltsikoan dugun mugikorrak erabiltzen du, eta kasu askotan ez gara ohartu ere egin. Makinei ikasteko ahalmena ematea da helburua, eta, hastapenetan dagoen arren, emaitza ikusgarriak eman ditu dagoeneko. Adimen artifizialaren orainaz eta etorkizunaz arituko dira Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultateko ikertzaileekin. 

Industriaren automatizazioan laguntzen duen tresna bat ere ezagutuko dute. Mondragon Unibertsitateak eta Orkli-k elkarlanean garatu dute, eta bezero eta hornitzaileak harremanetan jartzen dituen tresna digital bat da. Produkzioa eten ez dadin horniketa automatikoki kudeatzen du erreminta honek, eta buruhauste bat baino gehiago saihesten ditu. 

"Teknopolis" saioa gaur izango da ikusgai 13:30ean ETB1en eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en jarraitu daitezke.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;