Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Bateriak hobetzeko erronkak aztergai, asteburuan, "Teknopolis" saioan

EITB Media

Bestalde, hezkuntzak digitalizatzeko proiektuak ere izango dituzte hizpide, eta besarkadei buruz hitz egingo dute 'Koronabirusaren gakoak' atalean.

  • "Bateriak kargatzen" "Teknopolis" saioaren irudia.

    "Bateriak kargatzen" "Teknopolis" saioaren irudia. Argazkia: ELhuyar

Aste honetako "Teknopolis" programan bateriak hobetzeko erronka nagusiei erreparatuko diete. Izan ere, etorkizuneko bateriek izan beharko lukete iraupen luzekoak, merkeak, garbiak... eta helburu horiek lortzeko lanean ari dira bisitatuko dituzten BRTA aliantzako zentroak: CIC energiGUNE, CIDETEC eta Ikerlan. Bateria-paketeen gaitasuna areagotuko duten material berriak, diseinu eraginkorrak edo kudeaketa adimenduna dira, besteak beste, egungo litiozko baterien teknologia hobetzeko erronka nagusiak.

Erronka da baita ere pandemiak hezkuntzara ekarri duena. Izan ere, hezkuntzak digitalizatzeko bidea aspaldi hasi zuen arren, premiazkoa da orain. Lanbide Heziketan eta Tknikan 17 urte daramatzate Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak sustatzen eta pandemia egoera medio, indar gehiagorekin ari dira lanean hezkuntza-sistema digitalaren garapena azkartzeko eta gaitasun digitalak hobetzeko, egungo ikasleak hiritar digital konpetenteak izan daitezen. 

Ikasleen garapenean eta edozein pertsonarenagan beharrezkoak dira besarkadak. Alabaina, laguntza fisiko eta emozionalaren beharrean gauden egoera honetan, kontaktu fisikoa saihestu beharrean gaude, birusa ez transmititzeko. Aste honetako Koronabirusaren gakoak atalean besarkadei buruz hitz egingo du Ana Galarraga Elhuyarreko dibulgatzaileak. 

"Teknopolis" programa larunbatean izango da ikusgai, 13:30ean, ETB1en; eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango dira.