Publizitatea
Itxi

2015/03/09

09:00

Tribuaren Berbak

Gaur, 19:00etan, Bilbon

'Tribuaren Berbak' saio berrituaren estreinaurrekoa, eitb.eus-en

Saioaren arduradunak eta AEK-ko eta Korrikaren koordinatzaileak izango dira, eta 'Tribuaren Bloga' aurkibidea aurkeztuko dute. Zuzenean emango dugu ekitaldia eitb.eus-en.

  • Kike Amonarriz

    Kike Amonarriz

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EiTBk 'Tribuaren Berbak' saio berrituaren aurkezpena egingo du gaur, 19:00etan, EiTBren Bilboko egoitzan. Bertan izango dira Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusia, Kike Amonarriz aurkezlea, Mertxe Mugika AEK-ko koordinatzaile nagusia, eta Asier Amondo Korrikako koordinatzailea.

Ekitaldira etorri nahi baduzu, ateak zabalik izango dituzu! Bidali zure datuak tribuarenaurkezpena@eitb.eus helbidera. Bertaratu ezin baduzu, lasai, eitb.eus-en zuzenean emango baitugu ekitaldi osoa.

Lehenik eta behin, Maite Iturbek bertan bildutakoak agurtuko ditu. Ondoren, Mertxe Mugikak eta Asier Amondok Tribua Korrika eta euskalduntzen sarrera egingo dute. Azkenik, Kike Amonarrizek 'Tribuaren Berbak' saioa telebistatik kanpo erabiltzeko gida eskainiko du, saioaren atarian sortu berri dugun 'Tribuaren bloga' atalean oinarrituta.
Tribuaren bloga

'Tribuaren Berbak' saioak beti ematen ditu aztertzen duen gaiari buruzko datu bitxi eta interesgarriak. Euskararen egoera esparru batean aztertzen du Kike Amonarrizek, gonbidatuen laguntzaz, programaz programa: dela kirola, kostaldeko euskara, Bizkaiko ezkerraldea, Iruñea, garuna, euskal musika, zientzia edo Internet, hamaika berezitasun ikasi dugu saio horietan. Horiek guztiak EiTBren ''Euskaldunok euskaraz' blogean biltzen joan gara astero, eta, orain, post guztiak aurkibide bakarrean bildu ditugu saioaren atarian bertan.

Tribuaren bloga du izena atal berri horrek, eta denboraldiz denboraldi banatu dugu. Lehen bi denboraldietan (2013-2014 eta 2014-2015) eskainitako saioetako postak dauzkagu, baita EiTB Nahieran-en eta eitb.eus-en saio bakoitzak daukan esteka ere. Laster hasiko da hirugarren denboraldia, eta 'Tribuaren Berbak' eraberrituta itzuliko zaigu. Saio berrietako informazio guztia ere bilduko dugu gida horretan.

ETB1ek euskara jorratzeko duen saioa da 'Tribuaren Berbak', eta atal berri horren helburua da informazio praktikoa eta osatua eskaintzea, bai saioaren jarraitzaileentzat, bai euskara ikasten ari direnentzat, baita hezkuntza arloan erabiltzeko ere.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;