Txoriene
Txoriene
Zuk ere parte hartu dezakezu 'Txoriene'n
Sukaldean prestatzen dituzun jaki eta gutixiak ETB-1eko saiora bidali ditzakezu Xuban Intxaustik kamara aurrean erakutsi ditzan.
'Txoriene'k ateak ireki nahi dizkie ETB-1eko saioko ikusleei eta beraiek ongien prestatzen dituzten jaki goxoak denekin partekatzeko aukera eskaini nahi die. 'Txoriene'ko postontzia txoriene@eitb.com zabalik dago. Bertara heltzen diren jakiak kamara aurrean erakutsiko ditu Xuban Intxusti aurkezleak eta aste horretako sukaldari gonbidatuarekin batera dastatuko ditu.
Ostegunero, ikusleek bidalitako jaki berri baten berri emango dute 'Txoriene'n. Orain arte, adibidez, Urkizu baserriko Amaia eta Juanek prestatutako kiwi eta patxaran mermelada, Erriberriko Juan Angelek bidalitako moskatel gutixiak, Zumaiako Juan Mari Etxabek egindako txakolina, Pello Aranburuk mahaspasekin egindako ogia, Jare Gartziak bidalitako txokolatezko trufak, Pakitok bidalitako piparrak eta Andoni Sarrateak bidalitako Garrondona ardoa, Jose Antonio Arronizen pikillo mermelada , Oa gozotegiko pastak, Javier Lopez de Goikoetxearen txistorra eta Sagardo Etxeak bidalitako sagardo muztioa dastatzeko aukera izan du Xuban Intxaustik. Euskal Herri kanpoko jakiak ere heldu dira 'Txoriene'ko postontzira. Japoniako galletak dira horren adibide. Euskal Herriko plater tipikoen artean, Iñaki Olanok bidalitako zurrukutuna jaso dugu.
Parte hartu eta bidali zure jakiak txoriene@eitb.com helbidera