Itxi

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Joseba Bergara sukaldaria gonbidatu, 'Txoriene' saioan

EITB

Bilbo

Eibarko Chalcha jatetxeko sukaldeko burua da Joseba Bergara. 33 urte baino ez baditu ere, esperientzia handiko sukaldaria da.

  • Joseba Bergara

    Joseba Bergara

Joseba Bergara, Eibarko Chalcha jatetxeko sukaldaria, izan da gonbidatu 'Txoriene' saioan.

Joseba Bergara eskarmentu handiko sukaldari ondarroarra da. 33 urte ditu, eta Leioako Ostalaritza Eskolan ikasi zituen sukaldaritzaren hastapenak. Ikasketak bukatu bezain laster, jatetxe ezagun askotan ibili zen lanean: Mallorcako Sa Coma hotelean; Atxondoko Makatzetan, Garaiko Garai jatetxean, Zornotzako Boroa jatetxean (6 urte eman zituen bertan), Bartzelonako Graig jatetxean (Michelin izar bat du), Arbelaitz anaien Zuberoa jatetxean eta, azkenik, Martin Berasategi jatetxean ibili zen lanean.

2010. urtean, bakarkako ibilbidea hasi zuen, eta Berriatuko Akele jatetxea zabaldu zuen. Duela gutxi, berriz, Chalcha jatetxean sukaldariburu bezala aritzea erabaki du. Chalcha jatetxeak 75 urte baino gehiago daramatza egunero menuak ematen.

Josebaren ekarpenen artean, kalitatearen eta etxeko produktuen alde egitea dago; izan ere, Ondarroako produktuak erabiltzen ditu bere menuak prestatzeko.

Aste honetan zehar, Euskal Herrian tipikoak diren plater ugari prestatuko ditu Joseba Bergarak "Txoriene" saioan, besteak beste, hauek: Legatz kokotxak saltsa berdean; tripakiak eta muturrak, bizkaitar saltsarekin; sagar tarta, eta Olagarro errea, galiziar erara.