Itxi

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Sukaldaritza tradizionala eta japoniarra, Jurgi Arejitarekin

Aste honetan Jurgi Arejita izango da 'Txoriene' saiko gonbidatu nagusia. Arejitarekin batera bere maisua izan zen Hung Fai sukaldariak sukaldaritza orientaleko errezetak prestatuko ditu.

  • Jurgi Arejita eta Hung Fai

    Jurgi Arejita eta Hung Fai

Getxon dagoen Igeretxe jatetxeko sukaldariak izango dira "Txoriene" saioko aste honetako gonbidatuak. Bertako sukaldaia den Jurgi Arejita gernikarrarekin prestatuko ditu platerrak Pili Manterolak, astelehenetik ostiralera 15:15ean hasita.

Alde batetik, Jurgi Arejitak sukaldaritza tradizionala landuko du saioan baina, plater japoniarrak ere prestatuko ditu.  Arejita ez da aste honetako gonbidatu bakarra izango. Bere maisua izan den Hung Fai sukaldariak errezeta japoniarrak sukaldatuko ditu; atun tartarra eta kalifornia uramakia, besteak beste.

Igeretxe jatexean otordu handietan daude espezializatuta, ezkontzetan, empresa batzarretan eta jende asko biltzen dituzten ospakizunetan. Karta barruan aipatzekoak dira haragi eta arrainak txingarretan erreak.

Baina Igeretxe jatetxea afari informal bat izateko tokia ere bada, eta sushi oholak dira plater nabarmenenak.

Aste honetako saioetan errezeta tradizionalak eta sukaldaritza orientalekoak eskainiko dizkigu Jurgi Ajeitak.