Itxi

Txoriene

Txoriene

Txoriene

13:15ean, ETB1en

'Goenkale'ko aktoreak sukaldari, aste honetan, 'Txoriene' saioan

Urte zaharrari agur esan eta berriari ongietorria emateko, Pili Manterolak 'Goenkale'ko aktoreak izango ditu asteon sukalde lanetan, 13:15etik aurrera, ETB1en.

Gabon jaietako aste berezia izanik, eta urte zaharrari agur esan eta berriari behar bezalako ongietorria emateko, 'Goenkale'ko aktoreak izango ditugu sukaldari aste honetan 'Txoriene' saioan, Pili Manterolarekin batera.

Hasteko, Karmele Larrinagak (Axun 'Goenkale'n) hartuko ditu gaur sukaldeko lanak; izan ere, bere hitzetan, telebistan baino hobeto moldatzen da sukaldean. Bi plater prestatuko ditu gaurko saioan, honako hauek: arroza barazkiekin eta oilaskoa Larrinaga erara.

Astea osatzeko 'Goenkale'ko beste hainbat aktore izango dira 'Txoriene' saioako sukaldean, Pili Manterolarekin batera, 13:15ean hasita, ETB1en eta eitb.eus-en.

.