Itxi

Txoriene

Txoriene

Txoriene

ETB1en, 15:00etan

Asier Altuna eta sukaldaritza makrobiotikoa, asteon, 'Txoriene' saioan

Iñaki Osa puntistak abiatu du astea, eta sukaldaritza makrobiotikoak hartu du gero saioko sukaldea. Ostegunean, Asier Altuna zinema-zuzendaria izango da sukaldari, eta Orgi jatetxekoak, bukatzeko.

Ohikoa den legez, kirolari batek abiatu du astea 'Txoriene' saioan, ETB1en; izan ere, Iñaki Osa zumaiar puntista izan da astelehenean sukaldari lanetan. Asteartean, aldiz, adituen alorrean, sukaldaritza makrobiotikoan murgilduko gaitu Gorka Gereñok.

Asteak aurrera egin ahala, Zarauzko Ongi Etorri elkarte gastronomikotik egin digute bisita, Reyes Zelaia izan baita sukaldari, eta Amama pelikulako zuzendari Asier Altuna izango da jaun eta jabe sukaldean ostegunean.

Astea bukatzeko, berriz, ostiralean, Orgi jatetxeko Mikel Odriozolak prestatuko ditu miniaturak edo pintxoak.

Ez galdu 'Txoriene' sukaldaritza saioa, astelehenetik ostiralera, 15:00etatik aurrera, ETB1en.

g>en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista