Txoriene
15:00etan, ETB1en
Markel Irizar eta Josu Garaialde, aste honetan, 'Txoriene'n
Markel Irizarrek abiatu du astea eta, jarraian, Jabier Agirre medikua izango dugu sukaldean. Ondoren, Yakoba Urteaga eta Josu Garaialde izango dira sukaldari, eta bukatzeko Tolosako Illargikoak.
Astero egin ohi duen moduan, kirolari baten bisitarekin abiatu du astea 'Txoriene' saioak, ETB1en. Aste honetan, Markel Irizar txirrindulari oñatiarra izan dugu sukaldari lanetan. Asteartean, aldiz, adituen atalean, Jabier Agirre medikuak plater osasuntsuak ekarriko dizkigu, eta zenbait mito gezurtatzeko parada ere hartuko du.
Asteak aurrera egin ahala, asteazkenean, Ollagorra elkartetik jasoko dugu bisita, izan ere, Yakoba Urteagak prestatuko dizkigu jakiak. Ostegunean, ostera, Basetxerri elkarteko Josu Garaialde izango da jaun eta jabe sukaldean, eta euskal mendietan aske hazitako txerrien produktuak ekarriko dizkigu saiora. Astea bukatzeko, berriz, ostiralean, Tolosako Illargi Delicatesseneko Mireia Carceller izango da ETB1eko saioaren sukaldean nagusi.
Ez ezazu galdu 'Txoriene' sukaldaritza saioa, astelehenetik ostiralera, 15:00etatik aurrera, ETB1en.
/strong>en.