Aktualitateari lotutako erreportaje saioa, Xabier Madariagarekin eskutik | Ur Handitan EITB MEDIA

Ur Handitan

00:57

Ur Handitan

22:15ean

Euskarazko telesailen historiari gainbegiratua, gaur gauean, "Ur Handitan" saioan

EITB Media

"Hau da A.U.", "Bi eta Bat", "Goenkale", "Hasiberriak", "Go!azen", "Alardea", "Hondar Ahoak" eta "Altsasu" telesailak izango dituzte mintzagai.

0:34
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

1990eko urriaren 5ean estreinatu zuen Euskal Telebistak euskarazko lehen telesaila. "Hau da A.U." izena zuen, eta Aizpea Goenaga, Elena Irureta eta Kike Amonarriz izan zituen sortzaile eta protagonista. Ordutik gaur egunera arte, ibilbide gorabeheratsua izan dute euskarazko telesailek; aberatsagoa batzuetan eta urriagoa besteetan, 30 urteko bideak askotarako ematen baitu. Urte horietan guztietan protagonista izandako batzuk elkarrizketatuko dituzte, gaur, "Ur Handitan" saioan, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Hainbat urtetako bidea ulertzeko, garrantzitsua izaten da hasierako urteei ere erreparatzea, eta hastapenez hitz egiteko, orduko protagonistei hitza ematea baino hoberik ez da. Hala egin dugu, Aizpea Goenaga eta Elena Irureta gurera ekarrita. Bien artean orduan bizitakoak gogoratu dituzte. 

"Bi eta Bat" Miramongo telebista platoetan grabatu zuten; Eneko Olasagasti izan zuen zuzendari, eta Ane Gabarain aktoreetako bat. Horiekin biekin telesailen kontsumoak gorakada handia izan zuen hamarkada errepasatu du Xabier Madariagak.

"Goenkale", berriz, 1994ko urrian estreinatu zuten, eta 21 urte eman zituen pantailan, 3.707 atal ekoiztuta. Gidoilari ugari izan zituen telesail hark, Pedro Fuentes tartean. Gainera, Joxemari Berasategi eta Ainhoa Aierbe aktoreak izango dituzte mintzalagun.

Gazteek ere izan dute beraien lekua bertoko telesailetan. "Hasiberriak" telesaileko Oihana Maritorena eta "Go!azen"eko Iholdi Beristain antzezleak hartuko dituzte solaskide. Jabi Elortegi zuzendariarekin ere hitz egiteko aukera ez dute galduko "Ur Handitan" saioan.

Gaur egun, euskarazko fikzioaren aldeko apustua nabarmena da. Azken urtean, "Alardea", "Hondar Ahoak" eta "Altsasu" telesailak estreinatu ditu Euskal Telebistak. Xabier Madariaga aurkezlea gaur egungo euskarazko telesailen egoera gertutik bizi eta elikatzen dutenekin elkartuko da; hain justu, Koldo Almandoz "Hondar Ahoak"en sortzailearekin, Jon Olivares "Altsasu" telesaileko aktorearekin eta Olatz Beobide "Nomofobiak" eta "Gutuberrak" webserieen sortzailearekin.

"Ur Handitan" astearteetan izaten da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena