13:08

Trafikoa

Nafarroa

9 urteko haur bat harrapatu dute quad bat gidatzen NA-134 errepidean

Erredakzioa

Umeak gezurrezko adina eman zien geldiarazi zuten polizia foralei. Aitarekin kontaktuan jarri ostean, ibilgailua erabiltzen utzi ziola jakin dute.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Polizia Foralak 9 urteko haur bat harrapatu du quad bat gidatzen zihoala, NA-134 errepidean.

Gertakaria iragan larunbatean izan zen, kontrol bat egiten zegoen patruila batek quad bat haiengana hurbiltzerakoan, gidariak abiadura moteldu eta norabidea aldatzen zuela ikusi zuten.

Agenteek ibilgailua geldiarazi zuten eta adingabeak gezurrezko adina eman zien. Aitarekin kontaktuan jarri ostean, haurrak 9 urte zituela eta aitak quad-a erabiltzen utzi ziola jakin izan zuten.

Adingabeen Fiskaltzaren eskuetan jarri dute kasua.

Iruzkinak