Iragarpena
2024/05/14
Gaur tenperaturak nabarmen egingo du behera, maximoak 15-17 ºC-ra ozta-ozta iritsiko dira. Hodei ugari eta euri kontuak izango ditugu gaur ere, batez ere egunaren bigarren partean, eta ez da baztertzen toki batzuetan zaparrada trumoitsuak eta handiak izatea. Goizean giro lasaitxoagoa izango dugu, ostarteak irekiko dira eta euria egitekotan, bakanagoa izango da. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da.
Tenperatura:
2024/05/15
Asteazkenean ere, urte sasoirako, giro nahiko hotzarekin jarraituko dugu. Tenperatura altuenak 15-17 ºC ingurukoak izango dira. Zeruan hodei dezente pilatuko da eta noizbehinka zaparrada batzuk egingo ditu, probabilitate handiagoarekin egunaren bigarren partean. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da goizean, eta arratsaldean iparraldekoa nagusituko da.
Tenperatura:
2024/05/16
Ostegunean ez dugu aldaketa handirik espero. Giro freskoarekin jarraituko dugu, nahiz eta tenperatura pixka bat igo daitekeen. Zeruan hodeiek jarraituko dute nagusi izatean, nahiz eta ostarte txiki batzuk ireki. Baliteke tarteka zaparrada batzuk egitea, batez ere arratsaldean. Hego haize ahula ibiliko da, eta arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da.
Tenperatura:
Asteartea
Asteazkena
Osteguna
Ostirala
Larunbata
Igandea
Itsasoaren egoera
2024/05/14
Norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin eta mendebal/hego-mendebaldekoa nagusituko da; goizean ipar-mendebaldetik finkatuko da 3-4ko indarrarekin. Gauean mendebal/hego-mendebaldetik finkatuko da eta indarra galduko du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu, goizean 2 m ingurukoak eta arratsaldean 2,5-3 m artekoak.
2024/05/15
Norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta mendebal/hego-mendebaldekoa nagusituko da. Arratsaldean ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin. Gauean haizea baretu eta aldakor ibiliko da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3 m inguruko olatuak altxatuko ditu, egunean zehar txikitu eta egunaren amaieran 2 m ingurukoak izango dira.
2024/05/16
PUBLIREPORAJEA
Noiz hasiko da eta noiz arte iraungo du udazkenak ipar hemisferioan 2020an?
Tanta hotzari buruzko albisteak eitb.eus-en
2023ko haize, euri eta elur-denboraleak Euskadin eta Espainian.
Ekaitzen azken orduko albisteak
Euria, haizea, tximistak, txingorra…. fenomeno atmosferiko guzti horien ondorioak, eitb-eus-en.
Noiz izango da tenperatura baxuen hurrengo bolada Euskadin eta munduan?
Zer gertatu da gaur Pirinioetako natura-parke eta eski-estazioetan?
Aralar natura parkea ibilbideak
Gipuzkoa eta Nafarroa arteko Natura Parkeko gertakizunak
Uda honetako tenperatura altuen azken albisteak, eitb.eus-en.
Jarraitu suteei buruzko azken ordukoak eitb.eus-en
Euri eskasiaren ondorioz hartuko diren neurrien gaineko berriak
Munduko klima-aldaketari buruzko azken orduko albiste guztiak
Argazkiak
Egun laburrenak, gau luzeenak eta tenperatura baxuenak dituen urtaroaren berriak.
Iragarpena
Eguraldiaren iragarpena Euskal Herrian
Datozen ordu eta egunetarako eguraldiaren iragarpena
Meteorologia zalantzak
Zure galdera, helbide elektronikoz
Facebook edo Twitterrik ez baduzu, eguraldia@eitb.eus-era ere idatz dezakezu zalantzak argitzeko.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa