cerrar buscador

Iragarpena

Gaur

2024/05/14

Astearte goizaldean zaparrada trumoitsu mardulak bota ditzake oraindik ekialdean, baina goizean goiz atertu egingo du eta ostarteak zabalduko dira. Eguerdian, ordea, hodeiak gailenduko dira eta euritara joko du berriro. Tenperatura maximoak asko jaitsiko dira eta 15 edo 16 ºC ingurukoak izango dira. Kostaldean mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldekoa nagusi. Barnealdean haizea aldakor; arratsaldean iparraldetik finkatuko da han.

Tenperatura:

  • Bilbao: 10/16 ºC
  • Donostia:9/16ºC
  • Gasteiz:7/15 ºC
  • Iruña:9/17 ºC
Bihar

2024/05/15

Asteazkenean ere udazken itxura hartuko du giroak. Tenperatura minimoak jaitsi eta 10 ºC-tik beherakoak izango dira; maximoek berdin jarraituko dute, 15 edo 16 ºC inguruan. Haizea, noraezean, baina kostaldean eta Ebro ibarrean mendebaldekoa nagusi. Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da eta zaparrada batzuk botako ditu, batez ere Kantauri isurialdean.

Tenperatura:

  • Bilbao: 9/16 ºC
  • Donostia:8/16ºC
  • Gasteiz:5/15 ºC
  • Iruña:7/16 ºC
Etzi

2024/05/16

Oraindik ez ditugu daturik jaso. Begiratu minutu gutxi barru. Eskerrik asko.

Tenperatura:

Joera

  • Asteartea

  • Asteazkena

  • Osteguna

  • Ostirala

  • Larunbata

  • Igandea

Jasotako azken argazkiak

Itsasoaren egoera

Gaur
  • Itsasgora 08:14:00
    20:34:00
  • Itsasbehera 01:58:00
    14:08:00
  • Tenperatura 14-15º
  • Itsasgora P: 3.45 / 3.61
    B: 1.66 / 1.91
  • Eguzkia UTC 04:49:00
    UTC 19:28:00
  • Ilargia 10:19:00
    01:01:00

2024/05/14

Norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin eta mendebal/hego-mendebaldekoa nagusituko da; goizean ipar-mendebaldetik finkatuko da 3-4ko indarrarekin. Gauean mendebal/hego-mendebaldetik finkatuko da eta indarra galduko du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu, goizean 2 m ingurukoak eta arratsaldean 2,5-3 m artekoak.

Bihar
  • Itsasgora 09:28:00
    21:51:00
  • Itsasbehera 03:05:00
    15:17:00
  • Tenperatura 14-15º
  • Itsasgora P: 3.32 / 3.52
    B: 1.83 / 2.04
  • Eguzkia UTC 04:47:00
    UTC 19:29:00
  • Ilargia 11:26:00
    01:27:00

2024/05/15

Norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta mendebal/hego-mendebaldekoa nagusituko da. Arratsaldean ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin. Gauean haizea baretu eta aldakor ibiliko da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3 m inguruko olatuak altxatuko ditu, egunean zehar txikitu eta egunaren amaieran 2 m ingurukoak izango dira.

Etzi
  • Itsasgora
  • Itsasbehera
  • Tenperatura º
  • Itsasgora P: /
    B: /
  • Eguzkia UTC
    UTC
  • Ilargia

2024/05/16

1 / 30 Hurrengoa
Uda girotik negu girora

Uda girotik negu girora

Astelehen eguzkitsua espero da, nahiz eta arratsaldean fronte hotz batek aldaketa ekarriko duen. Astearte, asteazken eta ostegunean ezegonkortasuna nagusituko da.
Ekaitzak zapuztuko du uda giroa arratsaldean

Ekaitzak zapuztuko du uda giroa arratsaldean

Larunbat goizean eguzkia ikusteko aukera izango dugu, baina arratsaldean ezegonkortzera egingo du eta zaparradak botako ditu nonahi. Jaurlaritzak abisu horia ezarriko du prezipitazio handiagatik. Maximoak jaisten joango dira asteburuak aurrera egin ahala, baina 20 °C-tik gora egongo dira.
Aurtengoa izan da apirilik beroena munduan, hamaika hilabetez jarraian bero markak hautsita

Aurtengoa izan da apirilik beroena munduan, hamaika hilabetez jarraian bero markak hautsita

Copernicuseko Klima Aldaketaren Zerbitzuak gaur zabaldutako txostenaren arabera, industriaurreko garaiarekin alderatuta (1850-1900), 1,61 ºC igo zen apirileko batez besteko tenperatura.
Zeru estaliekin eta euriarekin hasiko da astea, baina atertzera egingo du

Zeru estaliekin eta euriarekin hasiko da astea, baina atertzera egingo du

Goizeko euri apurrarne ostean, eguraldiak atertzeko joera hartuko du, lehendabizi mendebaldean eta gero gainerako tokietan. Haizea ipar-mendebaldetik sartuko da, eta kostaldean biziago ibiliko da, bereziki egunaren bigarren zatian.
Kazkabarrak, ekaitzak eta euriak igande arratsaldeko giroa goibeldu dute

Kazkabarrak, ekaitzak eta euriak igande arratsaldeko giroa goibeldu dute

Almandozen (Baztan) txingorra egin du arratsaldean. Euria zarra-zarra bota du Ataunen, eta San Martin de Unxen, ekaitz giroan, zerua belztu dute hodeiek.

Giro tristea eta tenperatura epelak, maiatzeko lehen asteburuan

Giro tristea eta tenperatura epelak, maiatzeko lehen asteburuan

Oro har, zerua oso estalita egongo da. Larunbatean euria egin badezake ere, ez du askorik botako. Igande arratsalderako, ordea, zaparra mardulak eta ekaitzak espero dira. Hego-mendebaldeko haizeari esker, tenperatura maximoek gorako bidea hartuko dute, baina ez dituzte 25 °C-ak gaindituko.
Elurra mara-mara, Aralarren

Elurra mara-mara, Aralarren

Udaberri nahasi samarra izaten ari da, eta horren adierazle dugu, gaur Aralarren hartu ditugun irudi hauek. Elurra mara-mara Aralarko santutegitik gertu. Negu betean gaudela dirudi irudi hauek ikusita.

Maiatzari ekiteko, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena

Maiatzari ekiteko, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena

Goizean zaparrada mardulak botako ditu, baina egunak aurrera egin ahala tartekatuagoak izango dira. Gainera, tenperaturak asko jaitsiko dira eta elur maila 1.000 metroan koka daiteke.
Giro hodeitsua, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena, maiatza hasteko

Giro hodeitsua, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena, maiatza hasteko

Asteazken goizean euri zaparrada mardulak botako ditu, baina egunak aurrera egin ahala tartekatuagoak izango dira. Gainera, tenperaturak nabarmen jaitsiko dira eta elurraren maila 1.000 metrora kokatu daiteke.
Giro egonkorra eta argia apirila amaitzeko

Giro egonkorra eta argia apirila amaitzeko

Asteazkenerako, maiatzaren 1erako, tenperaturak berriro nabarmen jaistea eta euri asko egitea espero da.
1 / 30 Hurrengoa

  • Udazkena albisteak

    Udazkena albisteak

    Noiz hasiko da eta noiz arte iraungo du udazkenak ipar hemisferioan 2020an?

  • Denboraleak

    Denboraleak

    2023ko haize, euri eta elur-denboraleak Euskadin eta Espainian.

Argazkiak

  • Negua azken ordukoa

    Negua azken ordukoa

    Egun laburrenak, gau luzeenak eta tenperatura baxuenak dituen urtaroaren berriak.

Iragarpena

Meteorologia zalantzak