Mundua

Gaza, erasopean

  • Netanyahuren agerraldia

    Netanyahuren agerraldia

Netanyahuk, bake proposamenaz: "Hamas politikoki eta militarki suntsitu arte ez da iritsiko"

EITB Media

"Gerrari bukaera emateko Israelek jarritako baldintzak ez dira aldatu: Hamasen Gobernua eta hark eraso egiteko duen ahalmena suntsitu behar dugu, bahitutako pertsona guztiak aske utzi behar dituzte eta Gaza Israelentzat mehatxu ez den bermea jaso behar dugu", esan du lehen ministroak.

Mundua

GAZA, ERASOPEAN

  • Joe Biden AEBko presidentea. Argazkia: EFE

    Joe Biden AEBko presidentea. Argazkia: EFE

Bidenek iragarritako bide-orriak Gazan su-etena egoteko esperantza hauspotu du

agentziak | eitb media

Hiru fase izango lituzke: Hamasek bahitutakoak askatzea, Israelgo Armada erretiratzea eta Gaza berreraikitzeko plana adostea. Hamasek begi onez ikusi du proposamena, eta Israelek ere ontzat jo du.

Gizartea

Euskara

  • Bilkurak egin dituzte Ipar Euskal Herrian

    Bilkurak egin dituzte Ipar Euskal Herrian. Argazkia: Euskal Konfederazioa

Bilkurak egin dituzte Ipar Euskal Herrian euskararen aurkako erasoak salatzeko

EITB MEDIA

"Euskara orain" lelopean batu dira, Frantziako konstituzioko bigarren artikulua alda dezatela exijitzeko. Izan ere, artikulu horren arabera, frantsesa da Frantziako Errepublikako hizkuntza.

Ekonomia

Gasteiz

0:41

Arabako lurrak defendatu eta berriztagarrien jazarpena salatu dute traktoreekin Gasteizen egin duten protestan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Manifestazioaren amaieran, komunikatu bat irakurri dute. Horren bidez, Arabako Nekazarien Elkarteak, Bionekazaritzak eta Araba Bizirikek ziurtatu dute proiektu energetikoen etengabeko jarioak mehatxu egiten diola lehen sektorearen eta arabarren etorkizunari.

Gizartea

SEXU ABUSUAK ELIZAN

  • Patxi Ezkiagaren artxiboko irudi bat. Argazkia: Legorretako Udala

    Patxi Ezkiagaren artxiboko irudi bat. Argazkia: Legorretako Udala

Patxi Ezkiaga fraide eta idazle ezagunak sexu abusuak egin zizkiola salatu du emakume donostiar batek

EITB MEDIA

Euskadi Irratiari eman dion lekukotzaren arabera, 42 urte behar izan ditu barruan gordeta izan duen hori atera eta salaketa publikoa egiteko. Bera soilik ez, biktima gehiago ere izan zirela adierazi du.

Gizartea

GIPUZKOA

Zumarragako 11 adingabe epaituko dituzte bere buruaz beste egiten saiatu zen kide bati 'bullying'a egiteagatik

AGENTZIAK | EITB Media

Fiskaltzak uste du eskolak "utzikeriaz" jokatu zuela kasuaren aurrean. Hala, arduradun zibil jo ditu gurasoak eta Eusko Jaurlaritza, zentroaren jabe den heinean.

SUSTOA

30 bezero atera behar izan dituzte Gasteizko jatetxe batetik, sutea piztu eta gero

30 pertsona atera behar izan dituzte Gasteizko jatetxe batetatik, sukaldean piztu den sute baten ondorioz. Las Brianas kalean dagoen jatetxean piztu da sua 21:50 aldera, baina berehala hartu dute egoera kontrolpean suhiltzaileek eta ez da inor zauritu. Ke handia eragin du suteak.

Gizartea

Garraio publikoa

  • AHTaren lanak, Lezon. Argazkia: EFE

    AHTaren lanak, Lezon. Argazkia: EFE

Irun eta Donostia arteko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 3tik 25era AHTaren lanengatik

AGENTZIAK | EITB Media

Etenaldia Hernaniraino iritsiko da kasu batzuetan. Espainiako Garraio Ministerioa Aldundiarekin eta kaltetutako udalekin jarriko da harremanetan informazio guztia emateko.

EGUNEKO BIDEOAK

Politika

Bizkaia

0:32

Plentziaren independentzia aldarrikapenak beste udalerri batzuei bidea irekitzea espero du Ehunek

AGENTZIAK | EITB Media

Plentziako Udala (EH Bilduk gobernatzen du) izan da bere burua "Euskal Errepublikaren parte" izendatu duen lehena Euskadin.

albisteak

- Etxegabetzeak

1:14

Ehunka lagunen babesa jaso dute Pasaian etxetik botako dituzten 12 familiek

EITB MEDIA

Pasaiako portuan bizi diren 12 familia etxetik botako ditu Portu Agintaritzak. Merkantziak portura eramateko trenbide bat eraikiko denez, auzo hori eraitsi egingo dute.

albisteak

- El Salvador

0:52

Nayib Bukelek bigarren agintaldia beteko du El Salvadorko presidente gisa

EITB MEDIA

Konstituzioak baimena ematen ez duen arren, Nayib Bukele izango da berriro El Salvadorko presidentea. Gehiengo handi baten babesa jaso du bigarren aldiz presidente izateko, nahiz eta ekonomiaren egoera eskasa izan.

Mundua

AEB-AK

  • Donald Trump ostiraleko agerraldian. Argazkia: EFE

    Donald Trump ostiraleko agerraldian. Argazkia: EFE

Trumpek 52,8 milioi dolarreko dohaintza errekorra lortu du, bere kontrako epaia jaso eta ondorengo 24 ordutan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

AEBko presidente ohia harro agertu da bere aurkako erruduntasun epaiak bere hautagaitzari mesede egin diolako.

0:45

Memoria historikoa

Gladys del Estal omendu dute Donostian, haren hilketaren 45. urteurrenean

EITB MEDIA

Eguzkik eta Gladys Gogoan elkarteak deituta, dozenaka lagun bildu dira Cristina Enea parkean Venezuelan jaio baina 4 urte zituenetik Donostian bizi izan zen ekologista gogoratzeko. Guardia Zibilak hil zuen, nuklearren eta Bardeako tiro-eremuaren aurkako protesta batean, Tuteran, duela 45 urte.

Gizartea

Memoria historikoa

1936an fusilatutako Modesto Manuel Azcona Garaicoechea arabar diputatuaren gorpuzkiak identifikatu dituzte

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Arabako Aldundiko Kudeaketa Batzordeko kidea zen, eta tropa frankistek hil zuten. Miranda de Ebroko hobitik atera zituzten Azconaren gorpuzkiak, eta hiru birlobei egindako proba genetikoei esker identifikatu dituzte.

Politika

KATALUNIA

  • Lluis Llach, ANCko presidente berria. Argazkia: EFE

    Lluis Llach, ANCko presidente berria. Argazkia: EFE

Lluis Llach izango da ANCko presidente berria, barne blokeoa gainditu ostean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Kantautore ezagunak Dolors Feliu ordezkatuko du karguan. Puigdemontek Llach zoriondu du sare sozialetan, eta "ANC berriro aktore indartsu" bilakatzea espero duela adierazi du.

Gizartea

Delituak

Bi pertsona atxilotu dituzte Irunen etxebizitza batean drogarekin trafikatzeagatik

Agentziak | EITB Media

Ertzaintza toxikomano asko joan-etorrian ibiltzen ziren etxebizitza bat zaintzen aritu da. Azkenik, asteazkenean, 56 urteko gizona eta haren bikotekidea, 52 urteko emakumea, atxilotu zituzten, droga-trafiko delitu bat egotzita.

UHOLDEAK

Larunbat honetako euriteek uholdeak utzi dituzte Arenys de Maren

Hauxe da gaur arratsaldeko irudia Arenys de Maren, Bartzelonan: uholdeak kaleetan, urak hartutako beheak eta urak bota dituen bi horma. Bizilagun asko inkomunikatuta egon dira. Euriak gehien kaltetu dituen eskualdeak Bages, Anoia, Penedes eta Maresme izan dira Katalunian.

Gizartea

Ekainak 1 - irailak 30

0:34

Hasi da hondartza denboraldia Bizkaian

I. G. | EITB Media

Donostiako hondartzetan ere gaur eman diote hasiera denboraldiari; Gipuzkoako gainerako hondartzetan, berriz, ekainaren 15ean hasiko da. Arabako urtegietan, bestalde, zerbitzu batzuk ekainaren 15ean jarriko dira martxan.

Beste kirolak

LIGA

Bera Berak irabazi du Liga, finalean Elx mendean hartuta

EITB Media

  • Bera Berako jokalariak, Ligako garaikurra eskuan dutela. Argazkia: EFE

    Bera Berako jokalariak, Ligako garaikurra eskuan dutela. Argazkia: EFE

Bera Berak asko sufritu du Elxen. Partida ia guztia atzetik joan da markagailuan, baina, azkenean, neurketari buelta eman dio eta denboraldiko hirugarren titulua eskuratu du.

Kirolak

kultura

- Nafarroa

Korrontzi taldeak kontzertu berezi batekin ospatu du bere 20. urteurrena Donezteben, lagunez inguratuta

EITB MEDIA

Xabier Berasaluze, Leturia, Ohinkari eta Dardara dantza taldeak eta Doneztebeko mendi abesbatza izan dira gonbidatuetako batzuk. Emanaldi hau ETB1eko "Oholtza" saioan emitituko da laster.

kultura

- Gipuzkoa

0:38

Robe Iniesta Extremoduroko kide ohiak bere azken diskoa aurkeztu du Irunen

EITB MEDIA

Abeslari, gitarrista eta konpositorea Ficoban izan da bart, eta Nafarroa Arenan izango da gaur gauean "Se nos lleva el aire" azken diskoko abestiak aurkezten. Irailaren 27an Gasteizen arituko da, eta urriaren 19an, Bilbon.

Musika

Uztailak 22-28

Urmuga zuzeneko musika eta mendi ibiliak batzen dituen jaialdiaren bertsio laburrak Nestor Basterrexearen figura goretsiko du Et Incarnatus orkestraren, Donostiako Orfeoiaren, Maika Etxekoparren, Eñaut Elorrietaren, Olaia Inziarteren eta Anje Duhalderen eskutik, besteak beste.

Artea

Ekainak 21

Jon Mayak "Chillida 100 urte" ikuskizuna koordinatu du; ikuskari ibiltaria Hernaniko museoko hainbat eskulturaren aurrean interpretatuko dute.

Musika

Ekainak 8 eta 15

Mendizabalan ekainaren 20, 21 eta 22rako jarrita dagoen hitzorduaren aurretik, Gasteizko jaialdiak bi geldialdi egingo ditu Legution, Amann & The Wayward Sonsen eta Colapsoren eskutik, eta Zambranan, Los Retrosen eta Vuelo 505ren eskutik.

Mihiluze

Lehiaketa

ETB1eko inoizko zakurik handiena banatuko du "Mihiluze"k astelehenean: 110.200 euro!

EITB MEDIA

0:23

Gregorio eta Santi, Peru eta Nahia eta Xabier eta Irati bikoteak lehiatuko dira. Tentsio handia eta zalantza ugari izango dituzte azken proban. 21:15ean izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.