Katedra

Aurkezleak : Kepa Iribar

Astelehenetan, 21:00etatik 22:00etara

Pilotari buruzko informazioa, Kepa Iribarren eskutik.
1 / 40 Hurrengoa
Leire Garai: Asteburu borobila izan da, oso pozik nago

Leire Garai: "Asteburu borobila izan da, oso pozik nago"

Pilotari gasteiztarrak lau t'erdiko elite txapelketa irabazi zuen ostiralean, eta larunbatean Emakume Master Cup-ek antolaturiko Nafarroako Foru Komunitatea txapelketako finalerako sailkatu zen.
Naroa Agirre: Oso berezia izan da herriko frontoi eraberrituan jokatzea eta omenaldia jasotzea

Naroa Agirre: "Oso berezia izan da herriko frontoi eraberrituan jokatzea eta omenaldia jasotzea"

Zestoako frontoi berritua estreinatu da asteburuan hiru jaialdirekin. Horietako batean, Arroa Goiko Naroa Agirrek jokatu du Ados Pilota Klubaren Udaberriko Torneoko partida.
Leire Etxaniz: Txapelketa berria eta berezia da, eta guretzat aukera polita

Leire Etxaniz: "Txapelketa berria eta berezia da, eta guretzat aukera polita"

Mungian ostiralean abiatu zen Mungiako Pala Pro txapelketa, emakumeen kasuan lehen ekitaldia.
Igandeko buruz buruko finalaz

Igandeko buruz buruko finalaz

Altunaren eta Lasoren arteko finalak eman dezakeena aztertu dugu tertulian Patri Espinarrekin, Abel Barriolarekin, eta Iraitz Olaetxerekin. Ondoren, Ados Pilota Klubaren Udaberri Torneoa Naroa Agirrerekin. Euskadiko elite lau t'erdiko txapelketa eta Emakume Master Cup-en Nafarroako Foru komunitatea txapelketa Leire Garairen hitzetan. Amaitzeko, Mungiako Pala Pro txapelketari buruz Leire Etxanizekin.

Buruz buruko finalaz

Buruz buruko finalaz

Aimar Olaizola Baikoko kirol zuzendariarekin aztertu dugu buruz buruko txapelketa. Baita tertulian ere, Aitor Zubietarekin, Oier Zearrarekin, eta Iñaki Izarekin. Ondoren, Jon Zabala puntistak Bullet Teams Series txapelketaren xehetasunak eskaini dizkigu.

Jon Zabala: Zesta gazteengana irits dadin bide berritzaileak jorratu behar dira

Jon Zabala: "Zesta gazteengana irits dadin bide berritzaileak jorratu behar dira"

Bullet Teams Series txapelketa igandean hasiko da. Talde mixtoak, kapitainak, aita pontekoak, fibrazko zestak, partidak twitch bidez... Berrikuntza asko dakartza Zabalak bultzatu duen txapelketa berriak.
Aimar Olaizola: Bi izar nagusien arteko finala izango da, detalle txikietan erabakiko da

Aimar Olaizola: "Bi izar nagusien arteko finala izango da, detalle txikietan erabakiko da"

Baiko enpresako kirol zuzendariak asteburuko finalerdiak eta ekainaren 2ko finala aztertu dizkigu. Goizuetarrak uste du biek beraien maila onena emanez gero, final ikusgarria izango dela.
Manex Pedroarena: Oso pozik gaude, trinketeko txapela oso zaila ikusten genuen

Manex Pedroarena: "Oso pozik gaude, trinketeko txapela oso zaila ikusten genuen"

2022an eta 2016an lortu zuen Nafarroak bi txapelak eskuratzea.
Leire Galdos: Pozik gaude txapela irabazita, eta ni oso gustura atzelari arituta lehen aldiz

Leire Galdos: "Pozik gaude txapela irabazita, eta ni oso gustura atzelari arituta lehen aldiz"

Oiartzuarrak Bizkaia Torneoa irabazi du Amaia Irazustabarrenarekin batera.
Artolaren eta Zabalaren sailkapena aztertu dugu

Artolaren eta Zabalaren sailkapena aztertu dugu

Iker Irribarriak eta Mikel Idoatek buruz buruko txapelketaren nondik norakoak aztertu dituzte. Manex Pedroarena Nafarroako Federazioko ordezkariarekin GRABNIan lorturiko garaipena jorratu dugu. Leire Galdos Bizkaia torneoko txapeldunetako bat elkarrizketatu dugu.

1 / 40 Hurrengoa

Pilota albisteak

Euskadi Irratia Twitterren

Programazioa Ekainak 1

Gehiago ikusi

  • Orain DIRECCION ASISTIDA
  • 02:05 CONSUMIDORES
  • 03:05 LO MEJOR DE MQP
  • 05:05 AQUI MACONDO
  • 06:05 8 DIAS 7 NOCHES
  • 07:05 HAGASE LA LUZ
  • 08:00 CRONICA DE EUSKADI-FIN DE SEMANA
  • Orain LIZARDIREN BARATZA
  • 02:00 CONSUMIDORES
  • 03:00 ALDAPEKO
  • 04:00 AQUI MACONDO
  • 05:00 SORGIN GAUA
  • 06:45 LA LLAMADA
  • 07:00 BOGART
  • 07:55 RV GAUR FS
  • 08:00 CRONICA DE EUSKADI FS