Dauphiné Kriteriuma 2024

1 / 6 Hurrengoa
Dauphineko azken etapako momenturik esanguratsuenak

Dauphineko azken etapako momenturik esanguratsuenak

Azken kilometro zirraragarriak izan ditu Dauphiné Kriteriumeko zortzigarren eta azken etapak. Zenbait momentutan, Roglicek kolokan izan du sailkapen nagusiko lidergoa. Etapa garaipena Carlos Rodriguezek lortu du.

Primoz Roglicek irabazi du 2024ko Dauphine Kriteriuma

Primoz Roglicek irabazi du 2024ko Dauphine Kriteriuma

Esloveniarra izan da onena Frantziako lasterketan. Zortzigarren eta azken etapako garailea Carlos Rodriguez izan da, eta Matteo Jorgenson helmugaratu da jarraian; estatubatuarrak gauzak zail jarri dizkio Roglici, baina sailkapen nagusian bigarren amaitu du azkenean, 8 segundora.
Dauphine Kriteriumeko 7. etapako azken igoerako unerik esanguratsuenak

Dauphine Kriteriumeko 7. etapako azken igoerako unerik esanguratsuenak

Dauphine Krieriumak atzean utzi du 7. etapa. Lasterketako etapa nagusia izan da, eta Samoëns 1600 mendatean amaitu da. Txirrindulariek lehia bizia eskaini dute. Oier Lazkano eta Mikel Landa euskal txirrindulariak onenen artean ibili dira.

Primoz Roglicek Le Collet d'Allevarden irabazi du, Dauphinen, eta sailkapen nagusiko lehen postuan jarri da

Primoz Roglicek Le Collet d'Allevarden irabazi du, Dauphinen, eta sailkapen nagusiko lehen postuan jarri da

BORA-Hansgrohe taldeko esloveniarrak Lidl-Trek taldeko Giulio Ciccone italiarra menderatu du azken metroetan, eta Remco Evenepoel (Soudal), orain arteko liderra, 42 segundora helmugaratu da. Sailkapen nagusian, Roglicek 19 segundora du Evenepoel, eta Lazkano zortzigarren dago.
Seigarren etapako erasoaldiak, azken kilometroa, helmugaratzea eta Roglicen garaipena

Seigarren etapako erasoaldiak, azken kilometroa, helmugaratzea eta Roglicen garaipena

Dauphine Kriteriumeko azken etapa Primoz Roglicek irabazi du, Evenepoel atzean utzita. Honela izan dira etapako azken kilometroa eta helmugaratzea.

Ihesaldian zihoazen txirrindulariek okerreko bidea hartu dute Dauphine Kriteriumeko seigarren etapan

Ihesaldian zihoazen txirrindulariek okerreko bidea hartu dute Dauphine Kriteriumeko seigarren etapan

Helmugarako 30 kilometro falta zirenean, lasterketa-buruan zihoan taldea (Cort, Gregoire, Guernalec, Livyns eta Fancellu) nahastu egin da, eta bide okerra hartu du.

Mason Hollymanen erorikoa, ihesaldian zihoala, Dauphine Kriteriumeko seigarren etapan

Mason Hollymanen erorikoa, ihesaldian zihoala, Dauphine Kriteriumeko seigarren etapan

Israel-Premier Tech taldeko txirrindulari britainiarra lasterketa-buruan zebilen multzoan zihoan; helmugarako 41 kilometroren faltan, baina, bihurgune batean, errepidetik irten eta lurrera joan da. Jarraitzeko moduan izan da.

Dauphineko 5. etapa neutralizatu dute, Evenepoel eta beste 30 ziklista tartean izan diren eroriko batengatik

Dauphineko 5. etapa neutralizatu dute, Evenepoel eta beste 30 ziklista tartean izan diren eroriko batengatik

Vismako Steven Kruijswijk eta Dylan van Baarle ospitalera eraman dituzte; Remco Evenepoel (Soudal) eta Primoz Roglic (BORA) lurrera joan direnen artean izan dira. Helmugarako 21 kilometro gelditzen zirela neutralizatu dute etapa.
Horrelakoa izan da Dauphine Kriteriumeko bosgarren etapa neutralizatzera behartu duen eroriko larria

Horrelakoa izan da Dauphine Kriteriumeko bosgarren etapa neutralizatzera behartu duen eroriko larria

Helmugarako 21 kilometro gelditzen zirela, txirrindulariak Cote de Bel-Air jaisten ari zirela, eroriko latza izan da tropelean, eta hainbat ziklista izan dira tartean, besteak beste Remco Evenepoel eta Primoz Roglic. Hala, etapa neutralizatu egin dute, helmugaraino.

Evenepoelek irabazi du Dauphine Kriteriumeko erlojupekoa, eta maillot horia janztea lortu

Evenepoelek irabazi du Dauphine Kriteriumeko erlojupekoa, eta maillot horia janztea lortu

Joshua Tarling (INEOS) bigarren sailkatu da, eta Primoz Roglic (BORA) hirugarren. Oier Lazkanok (Movistar) bosgarren egin du etapan, eta sailkapen nagusian ere bosgarren dabil.

Remco Evenepoelek irabazi du Dauphine Kriteriumeko erlojupekoa, eta lasterketako lider berria da

Remco Evenepoelek irabazi du Dauphine Kriteriumeko erlojupekoa, eta lasterketako lider berria da

Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari belgikarrak garaipena eskuratu du, 34,4 kilometroko banakako erlojupekoan. INEOSeko Joshua Tarling sailkatu da bigarren, 17 segundora, eta BORAko Primoz Roglic izan da hirugarren, 39 segundora. Oier Lazkanok bosgarren postua lortu du.
2024ko Dauphine Kriteriumeko 3. etapako azken kilometroa

2024ko Dauphine Kriteriumeko 3. etapako azken kilometroa

Derek Gee kanadarrak irabazi du Dauphineko etapa luzeena, eta bera da lider berria. Israel Premier Tech taldeko txirrindulariak Romain Gregoire gainditu du helmugan.

Derek Gee kanadarrak irabazi du Dauphineko etapa luzeena, eta bera da lider berria

Derek Gee kanadarrak irabazi du Dauphineko etapa luzeena, eta bera da lider berria

Israel Premier Tech taldeko txirrindularia Romain Gregoire frantziarrari gailendu zaio helmugan, eta bere lehen garaipena lortu du World Tour mailako proba batean.
Dauphine Kriteriumeko bigarren etapako azken kilometroa

Dauphine Kriteriumeko bigarren etapako azken kilometroa

Magnus Cort gailendu da Kriterium Dauphineko bigarren etapan eta danimarkarra da orain sailkapen nagusiko liderra. Oier Lazkano gasteiztarra bosgarren helmugaratu da.

Magnus Cort Nielsen da lider berria, Oier Lazkano bosgarren izan den etapa irabazita

Magnus Cort Nielsen da lider berria, Oier Lazkano bosgarren izan den etapa irabazita

Danimarkarra esprintean gailendu da, tropel nagusiak Brusno Armirail iheslaia helmugarako 50 metrora harrapatu ostean. Lazkano zazpigarren da sailkapen nagusian.
2024ko Dauphine Kriteriumeko ibilbidea eta profilak

2024ko Dauphine Kriteriumeko ibilbidea eta profilak

Lasterketak zortzi etapa izango ditu, ekainaren 2tik 9ra bitartean, eta ETB1en eta eitb.eus-ek zuzenean izango dira ikusgai.
Mads Pedersenek irabazi du Dauphine Kriteriumeko aurreneko etapa, esprintean, eta lehenengo liderra da

Mads Pedersenek irabazi du Dauphine Kriteriumeko aurreneko etapa, esprintean, eta lehenengo liderra da

Lidl-Trek taldeko danimarkarra izan da azkarrena Saint-Pourçain-sur-Sioule herriko helmugan, Decathlon taldeko Sam Bennett irlandarra menderatuta. Pedersenek (2019ko errepideko munduko txapelduna) 2024ko denboraldian eskuratutako zortzigarren garaipena izan da.
Dauphiné Kriteriumeko lehen etapako azken kilometroa

Dauphiné Kriteriumeko lehen etapako azken kilometroa

Aurtengo Dauphiné Kriteriumeko lehen etapa Mads Pedersenek poltsikoratu du. Lidl-Trekeko txirrindulari danimarkarra esprintean gailendu da. Bideo honetan ikusgai azken kilometroa.

Evenepoelen eta Roglicen itzulera, igande honetako Dauphine Kriteriumean

Evenepoelen eta Roglicen itzulera, igande honetako Dauphine Kriteriumean

Frantziako Tourraren atariko lasterketak bi txirrindularien sasoi puntua zein den ikusteko balioko du, apirilaren 4an Itzulian izandako eroriko larriaren ostean.
Dauphine Kriteriumaren 8. etapa: Alaphilippen eta Cicconeren ihesaldia eta italiarraren erasoaldia

Dauphine Kriteriumaren 8. etapa: Alaphilippen eta Cicconeren ihesaldia eta italiarraren erasoaldia

Cicconek eta Alaphilippek egin dute eguneko ihesaldia, baina italiarrak erasoaldia jo du eta bakar-bakarrik iritsi da Col de Portetik helmugaraino, lehenengo postua erdietsiz. Zortzigarren etapako azken kilometroak ikusgai bideoan.

Ciccone gailendu da Dauphinéko azken etapan eta Vingegaardek irabazi du lasterketa

Ciccone gailendu da Dauphinéko azken etapan eta Vingegaardek irabazi du lasterketa

Guztiz bakarrik zegoela irabazi du lasterketa italiarrak La Bastilleko gailurrean, ihesaldi bizia egin ondoren. Kriteriumeko 75. edizioko irabazleak eraman du bigarren postua, 24 segundora.
Vingegaarden erasoa Croix de Fer mendatean, eta Dauphine Kriteriumaren 7. etapan lortutako garaipena

Vingegaarden erasoa Croix de Fer mendatean, eta Dauphine Kriteriumaren 7. etapan lortutako garaipena

Jumbo-Visma taldeko txirrindulari danimarkarrak helmugarako bost kilometro geratzen zirela jo du erasoa, eta, etapa irabaziz, are gehiago sendotu du sailkapen nagusian duen lehen postua.

Jonas Vingegaardek Croix de Fer mendatean irabazi du eta eskura dauka Dauphine Kriteriuma bereganatzea

Jonas Vingegaardek Croix de Fer mendatean irabazi du eta eskura dauka Dauphine Kriteriuma bereganatzea

Jumbo-Vismako danimarkarrak, probako liderra bera, azken igoeran jo du erasoa, etapa amaitzeko bost kilometro geratzen zirela, eta bakarka iritsi da helmugara. Sailkapen nagusian, UAEko Adam Yates dabil bigarren postuan, Vingegaardekiko 02:11ra.
Zimmermannek bereganatu du garaipena Dauphinéko seigarren etapan eta Castroviejo hirugarren izan da

Zimmermannek bereganatu du garaipena Dauphinéko seigarren etapan eta Castroviejo hirugarren izan da

Txirrindulari alemaniarrak irabazi du Dauphiné Kriteriumeko 6. etapa, esprintean Burgaudeau mendean hartuta.
Dauphiné Kriteriumaren 6. etapako momentu esanguratsuenak

Dauphiné Kriteriumaren 6. etapako momentu esanguratsuenak

6. etaparen garaipena eskuratu du Georg Zimmermann alemaniarrak, azken kilometroan Burgaudaurekin amaiera estu bezain zirraragarria izan ostean. Lasterketaren laburpena eta unerik gogoangarrienak ikus ditzakezue bideo honetan.

Vingegaard da lider berria, bakarkako erakustaldia eman ostean

Vingegaard da lider berria, bakarkako erakustaldia eman ostean

Txirrindulari danimarkarrak bereganatu du 5.etapa, minutu erdiko abantaila aterata tropelari. Indartsu ageri da Frantziako Tourrera begira.
Dauphiné Kriteriumaren 5.etapa: Carapazen erasoa, Vingegaarden erantzuna eta azken kilometroen laburpena

Dauphiné Kriteriumaren 5.etapa: Carapazen erasoa, Vingegaarden erantzuna eta azken kilometroen laburpena

5.etapan lider aldaketa egon da eta Jonas Vingegaardek garaipena bereganatu du erakusaldia emanda. Bideo honetan etaparen unerik esanguratsuenen laburpena ikus daiteke.

Bjergek ezustekoa eman du Dauphiné Kriteriumean, erlojupekoa irabazita

Bjergek ezustekoa eman du Dauphiné Kriteriumean, erlojupekoa irabazita

Mikel Bjergek irabazi du Dauphiné Kriteriumeko laugarren etapa, Cours eta Belmont-de-la-Loire arteko erlojupekoa. Jonas Vingegaardek jantzi du liderraren elastikoa, erlojuaren kontrako saioan bigarren izanda. Jonathan Castroviejok 10. postuan amaitu du.

Mikkel Bjerg izan da onena Dauphine Kriteriumaren erlojupekoan, eta sailkapen nagusiko lehen postuan jarri da

Mikkel Bjerg izan da onena Dauphine Kriteriumaren erlojupekoan, eta sailkapen nagusiko lehen postuan jarri da

UAE taldeko txirrindulari danimarkarrak irabazi du lasterketako laugarren etaparen banakako erlojupekoa. Vingegaardek egin du bigarren, eta sailkapen nagusian postu horretan bertan dago. Jonathan Castroviejok (INEOS) hamargarren denborarik onena egin du.
Laportek Dauphine Kriteriumaren hirugarren etapa irabazi eta sailkapen nagusian duen lehen postua indartu du

Laportek Dauphine Kriteriumaren hirugarren etapa irabazi eta sailkapen nagusian duen lehen postua indartu du

Jumboko frantziarrak lehen etapa ere irabazi zuen igandean, eta esprintetan bikain moldatzen dela berretsi du; hain zuzen, Le Coteaun, Trentin (UAE) eta Menten (Lotto) espezialistak menderatu ditu. Sailkapen nagusian, 11 segundora du orain Alaphilippe.
2023ko Dauphine Kriteriumaren 2. etapako azken kilometroa

2023ko Dauphine Kriteriumaren 2. etapako azken kilometroa

2023ko Dauphine Kriteriumaren bigarren etapa esprintean erabaki da. Julian Alaphilippe frantziarrak lortu du garaipena.

Alaphilippek irabazi du Dauphine Kriteriumaren bigarren etapako esprinta; Laportek lider jarraitzen du

Alaphilippek irabazi du Dauphine Kriteriumaren bigarren etapako esprinta; Laportek lider jarraitzen du

Soudal-Quick Step taldeko txirrindulari frantziarra izan da azkarrena La Chaise-Dieuko helmugan; Richard Carapaz (EF Education) eta Natnael Tesfatsion (Trek-Segafredo) sartu dira bigarren eta hirugarren postuetan. Laportek (Jumbo-Visma) laugarren egin du, eta maillot horiari eutsi dio.
Christophe Laportek irabazi du Dauphine Kriteriumaren lehen etapa, eta lasterketako lehen liderra da

Christophe Laportek irabazi du Dauphine Kriteriumaren lehen etapa, eta lasterketako lehen liderra da

Jumbo-Visma taldeko txirrindulari frantziarrak ia helmugan bertan menderatu du Intermarcheko Rune Herregodts belgikarra; azken hori eguneko ihesaldian izan da, eta amaierara arte borrokatu da garaipena lortzeko. Mikel Landak 22 segundo galdu ditu.
Dauphiné Kriteriumeko lehen etapako azken kilometroa

Dauphiné Kriteriumeko lehen etapako azken kilometroa

Hasi da 2023ko Dauphiné Kriteriuma. Lehen etapa bizia izan da, eta bideo honetan duzu ikusgai azken kilometroa, oso-osorik.

Dauphiné Kriteriuma, zuzenean, EITBn

Dauphiné Kriteriuma, zuzenean, EITBn

Tourraren entsegu orokortzat hartzen dute Critérium du Dauphiné. Goi mailako ziklismoarekin konpromiso sendoa du EITBk eta hala, zuzenean eskainiko du klasikoa, 15:45ean, ekainaren 4tik 11ra.

Vingegaard faborito nagusi eta Landa Bahraineko taldeburu, Dauphine Kriteriumean

Vingegaard faborito nagusi eta Landa Bahraineko taldeburu, Dauphine Kriteriumean

Lasterketa zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETBk, eta zortzi etapa izango ditu; lau aldapan gora amaituko dira eta beste batean erlojuaren kontrako saioa egingo dute.
Mikel Landa izango da Bahrain taldeko liderra Dauphinen

Mikel Landa izango da Bahrain taldeko liderra Dauphinen

Landak talde indartsua izango du ondoan, Bilbon uztailaren 1ean hasiko den Frantziako Tourrerako entsegu orokortzat jotzen den lasterketako podiumean tokia bilatzeko.
2023ko Dauphine Kriteriuma: etapetako profilak, ibilbidea eta parte-hartzaileak

2023ko Dauphine Kriteriuma: etapetako profilak, ibilbidea eta parte-hartzaileak

Jonas Vingegaard da hautagai nagusia sailkapen nagusian garaipena eskuratzeko. Proba 75. aldiz egingo dute aurten, uztailaren 4tik 11ra bitartean; Mikel Landa ere badago Dauphine Kriteriuma irabazteko hautagaien zerrendan. EITBk zuzenean emango du lasterketa, eitb.eus-en eta ETB1en.
Goi-mailako txirrindularitzako lasterketa ugari izango dira ikusgai 2023an EITBn

Goi-mailako txirrindularitzako lasterketa ugari izango dira ikusgai 2023an EITBn

2023an hainbat eta hainbat izango dira EITBk eskainiko dituen lasterketak. Bideo honetan txirrindularitza menuaren nondik norakoak ikus daitezke.

Jumboren erakustaldia Dauphinen: Roglicek irabazi du lasterketa eta Vingegaardek azken etapa

Jumboren erakustaldia Dauphinen: Roglicek irabazi du lasterketa eta Vingegaardek azken etapa

Herbehereetako taldea oso nagusi izan da lasterketako lehen etapatik. Hasiera batean, Wout van Aertekin, eta, ondoren, Primoz Roglic esloveniarraren eskutik.
1 / 6 Hurrengoa

  • Flèche Wallone

    Flèche Wallone

    Jarraitu aurtengo edizioko Belgikako klasikoaren ibilbidea, taldeak eta sailkapena.

  • Flandriako Itzulia

    Flandriako Itzulia

    UCI World Tourreko lasterketari buruzko azken orduko berriak, eitb.eus-en.