LaLiga EA Sports 2023-2024

1 / 30 Hurrengoa
Dani Vivianek kontratua berritu du Athleticekin 2032ra arte

Dani Vivianek kontratua berritu du Athleticekin 2032ra arte

Erdiko atzelariak sei denboraldirako berritu du kontratua, Eurokoparako kontzentratu aurretik. Oihan Sancetekin batera, taldean kontratu luzeena duen jokalaria da.
Dani Vivian: ''Niretzat, ez dago Athletic bezalakorik''

Dani Vivian: ''Niretzat, ez dago Athletic bezalakorik''

(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Atzelariak 2032. urtera arte berritu du talde zuri-gorriarekin duen kontratua. Errege Kopa irabazi izanda eta taldeak etorkizunari begira duen proiektua erabakigarriak izan dira jokalari arabarrarentzat.

Arrasate: ''Datorren astean erabaki bat egongo da, aukera desberdinak daude eta baloratu egin behar dira''

Arrasate: ''Datorren astean erabaki bat egongo da, aukera desberdinak daude eta baloratu egin behar dira''

Jagoba Arrasate entrenatzaileak EITB Mediarekin hitz egin du bere etorizunari buruz. Gainera, Ossunan bizi izan zuen agurraz eta Mendilibarrek irabazitako Konferentzia Ligako tituluaz ere mintzatu da.

Agirrezabala: ''Oso pozik nago kontratua Athleticekin berritzeaz, aurrerapauso bat da nire futbolari biden''

Agirrezabala: ''Oso pozik nago kontratua Athleticekin berritzeaz, aurrerapauso bat da nire futbolari biden''

Julen Agirrezabala atezainak kontratua berritu du Athleticekin 2027ko ekainaren 30era arte. Donostiarrak adierazpen hauexek egin ditu klubarekin duen lotura luzatuta.

Julen Agirrezabalak kontratua berritu du Athleticekin 2027ra arte

Julen Agirrezabalak kontratua berritu du Athleticekin 2027ra arte

Kopako atezain txapeldunak beste bi urtez luzatu du erakunde zuri-gorriaren aldeko apustua, eta Klubak alde bakarreko aukera du kontratua 2029ra arte luzatzeko.
Sergio Fernandez: 'Denboraldia bikaina izan da; nahi dugu jokalariek konpromisoa izatea, gose izatea''

Sergio Fernandez: 'Denboraldia bikaina izan da; nahi dugu jokalariek konpromisoa izatea, gose izatea''

Alaveseko kirol zuzendariak, Gasteizko taldeak 2023-24 denboraldian egindako lana hizpide, nabarmendu du nola talde batek, "ahalegina abiapuntu", eskuratu ahal dituen "talde horren gaitasunetik gora ere dauden kirol emaitzak".

Jesus Aresok Getaferi sartutako gola, LaLigako onena

Jesus Aresok Getaferi sartutako gola, LaLigako onena

Osasunako hegalekoak 21. jardunaldian erdietsi zuen txapelketa osoko golik onenaren saria jaso duena.
Vicente Moreno: ''Zorionekoa naiz eta aukera aprobetxatuko dut''

Vicente Moreno: ''Zorionekoa naiz eta aukera aprobetxatuko dut''

Vicente Moreno Osasunako entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du bere burua aurkeztu eta hedabideen galderei erantzuteko.

6.000 euroko isuna proposatu dute, Nico Williamsi irain egin zion Atleticoren zalearentzat

6.000 euroko isuna proposatu dute, Nico Williamsi irain egin zion Atleticoren zalearentzat

Williams anaietako gazteenak Atleticoren aurkako partidaren ostean adierazi zuenez, "tximino soinuak" entzun zituen harmailetatik, 40. minutuan korner bat ateratzera joan zenean.
Vicente Moreno izango da Osasunaren entrenatzailea

Vicente Moreno izango da Osasunaren entrenatzailea

Klubak astelehen honetan argitaratutako oharraren arabera, teknikari valentziarra arduratuko da talde gorritxoaz Jagoba Arrasatek Osasuna utzi ostean.
Amorebietak eta Eibarrek igande arratsaldean izango dituzte jokoan haien aukerak

Amorebietak eta Eibarrek igande arratsaldean izango dituzte jokoan haien aukerak

Urdinek Mirandes hartuko beharko dute mendean Bigarren Mailan jokatzen jarraitzeko; armaginek, berriz, Lehen Mailara zuzenean igotzeko txartelaren bila irtengo dira Oviedoren kontra.
EA Sports Ligako 38. jardunaldiko partida guztietako golak

EA Sports Ligako 38. jardunaldiko partida guztietako golak

Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako hogeita hemezortzigarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
Garcia Plaza: ''Ez geneukan ezer jokoan, baina dena eman dugu, eta garaipena merezi izan dugu''

Garcia Plaza: ''Ez geneukan ezer jokoan, baina dena eman dugu, eta garaipena merezi izan dugu''

Luis Garcia Plaza pozarren agertu da Alavesek egin duen denboraldiagatik, eta Ligako azkeneko partidara arte jokalariek erakutsi duten jarreragatik. Las Palmasen aurka berdinketa lortuta, babazorroek 10. tokian amaitu dute Liga.

Alavesek berdindu egin du Las Palmasen aurka, denboraldiko azken partidan (1-1)

Alavesek berdindu egin du Las Palmasen aurka, denboraldiko azken partidan (1-1)

Gasteizko taldeak txapelketako bigarren itzulirik onenetakoa egin du, eta Las Palmasen aurka berdinketa lortuta amaitu du denboraldia. Partidako golegileak Carlos Vicente eta Marc Cardona izan dira.
Unai Simon: ''Zamora saria irabaztea taldearen meritua da nirea baino gehiago, baina lortzea oso polita da''

Unai Simon: ''Zamora saria irabaztea taldearen meritua da nirea baino gehiago, baina lortzea oso polita da''

Unai Simon Athleticeko atezainak EITB Mediarekin hitz egin du Rayo Vallecanoren aurkako Ligako 38. eta azken partida irabazita. Gainera, Zamora saria ere bereganatu du. (adierazpenak gaztelaniaz)

Athleticek 0-1 irabazi dio Rayori, eta bikain itxi du 2023-2024 sasoia

Athleticek 0-1 irabazi dio Rayori, eta bikain itxi du 2023-2024 sasoia

Zuri-gorriek garaipena bereganatu dute Madrilgo taldearen kontra (0-1) jokatutako EA Sports Ligako 38. eta azken jardunaldiko neurketan. Bosgarren amaitu dute Ligan, Kopa irabazi dute eta Unai Simonek Zamora saria irabazi du.
Unai Simonek Zamora saria irabazi du

Unai Simonek Zamora saria irabazi du

Athleticeko atezainak 60 minutu jokatu ditu golik jaso gabe Rayo-Athletic partidan, eta, ondorioz, garaikurra ziurtatu du.
Jagoba Arrasatek omenaldi beroa jaso du Sadarren

Jagoba Arrasatek omenaldi beroa jaso du Sadarren

Bertan sei urte eman ostean, talde gorritxoa utziko du eta etapa berri bati ekingo dio. Partidaren amaieran klubaren eta zaleen babesa eta maitasuna jaso ditu.

Jagoba Arrasatek agur esan dio Osasunari, klubari zein zaleei bertsoa eskainita

Jagoba Arrasatek agur esan dio Osasunari, klubari zein zaleei bertsoa eskainita

Jagoba Arrasatek azken partida zuzendu du Osasunako entrenatzaile gisa, Sadarren, Vila-realen aurka (1-1). Sei urteren ostean, agur esan dio klubari. Neurketa amaitutakoan, omenaldia jaso du Sadarren, eta bertsoa bota du.

Imanol Alguacil: ''Lehen 15 minutuak ez zaizkit batere gustatu''

Imanol Alguacil: ''Lehen 15 minutuak ez zaizkit batere gustatu''

Realak 0 eta 2 galdu du Atletico Madrilen aurka, Reale Arenan, aurtengo denbiraldian, jokatutako azken partidan.

Realak porrota jaso du Atletico Madrilen aurka, denboraldiko azken partidan (0-2)

Realak porrota jaso du Atletico Madrilen aurka, denboraldiko azken partidan (0-2)

Talde txuri-urdinak, Europa Ligarako txartela poltsikoan zuela, denboraldia etxean partida irabazita amaitu nahi zuen, baina ez du lortu. Lino eta Renildo izan dira neurketako golegileak.
Osasunak 1-1 berdindu du Vila-realekin, Jagoba Arrasaten agurrean

Osasunak 1-1 berdindu du Vila-realekin, Jagoba Arrasaten agurrean

Osasunak eta Castelloko taldeak bana berdindu dute Sadarren 2023-24 denboraldiko azken partida. Budimirrek eta Moralesek sartu dituzte neurketako golak. Arrasatek azkenekoz zuzendu du Osasuna.
Unai Simonek kontratua berritu du Athleticekin 2029ra arte

Unai Simonek kontratua berritu du Athleticekin 2029ra arte

Murgiako (Araba) atezainak 2029ko ekainaren 30era arte luzatu du klubarekin duen lortura, etete klausularik gabe.
Felix Garreta ZIUtik atera eta gela batera eraman dute

Felix Garreta ZIUtik atera eta gela batera eraman dute

Klubetik adierazi dutenez, bilakaera ona izaten jarraitzen du jokalariak.
Ruben Garciak Osasunan jarraituko du 2026ra arte

Ruben Garciak Osasunan jarraituko du 2026ra arte

Jokalari valentziarrak bi denboraldiz luzatu du talde gorritxoarekin zuen lotura, eta beste denboraldi gehigarri bat egiteko aukera izango du.
Ruben Duarte: ''Hasieratik gauzak ondo egin ditugu''

Ruben Duarte: ''Hasieratik gauzak ondo egin ditugu''

Alaveseko kapitaina oso pozik agertu da taldeak egindako denboraldiarekin, lehen mailan mantentzeko helburua hainbat jardunaldiren faltan lortu izanagatik.

Iñaki Williamsi ebakuntza egin diote, ezkerreko oineko orbain mingarri baten arazoa konpontzeko

Iñaki Williamsi ebakuntza egin diote, ezkerreko oineko orbain mingarri baten arazoa konpontzeko

Athleticeko aurrelariak, ondorioz, ezingo du jokatu Vallecasen, Rayoren aurka, larunbatean, Ligako azken jardunaldian. Kirurgia plastika bat egin diote jokalari zuri-gorriari.
Unai Simon, Ter Stegen eta Alex Remiro, azken urteetako Zamora sari lehiatuena eskuratzeko aukerekin

Unai Simon, Ter Stegen eta Alex Remiro, azken urteetako Zamora sari lehiatuena eskuratzeko aukerekin

Gerta liteke Unai Simonek eta Alex Remirok saria partekatu behar izatea. Horretarako, Simonek Remirok baino gol bat gehiago hartu beharko luke, eta, aldi berean, Ter Stegenek Remirok hartutako beste jaso.
Luis Garcia Plaza: ''Oso pozik nago, nire gorputzak Alaves oihukatzen du alde guztietatik''

Luis Garcia Plaza: ''Oso pozik nago, nire gorputzak Alaves oihukatzen du alde guztietatik''

(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Talde arabarreko entrenatzailea oso gustura agertu da Alaveseko eserlekuan jarraitzeagatik eta anbizioa beti oso goian izan behar dutela azpimarratu du.

LaLigak azken jardunaldiko ordutegiak moldatu ditu, ez dagoelako ezer jokoan

LaLigak azken jardunaldiko ordutegiak moldatu ditu, ez dagoelako ezer jokoan

Euskal taldeei dagokienez, Osasunak, Realak eta Athleticek larunbatean jokatuko dute denboraldiko azken norgehiagoka; Alavesek, berriz, igande arratsaldean.
Osasunak jipoia eman dio Atleticori Metropolitanon (1-4)

Osasunak jipoia eman dio Atleticori Metropolitanon (1-4)

Osasunak sei jardunaldi zeramatzan garaipenik lortu gabe, baina gaurkoan partida bikaina jokatuko dute. Raul Garciak (2), Aimar Orozek eta Lucas Torrok sartu dituzte gorritxoen golak.
Realak Europa Liga jokatuko du, Betis 0 eta 2 gaindituta

Realak Europa Liga jokatuko du, Betis 0 eta 2 gaindituta

Brais Mendezek egin du lehen gola partida hasi eta gutxira, eta Mikel Merinok bigarrena, atsedenaldiaren atarian. Realak seigarren postuan amaituko du liga.
EA Sports Ligako 37. jardunaldiko partida guztietako golak

EA Sports Ligako 37. jardunaldiko partida guztietako golak

Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako hogeita hamazazpigarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
Arrasate: ''Oso pozik nago, zelai zail batean garaipen handia lortu dugulako''

Arrasate: ''Oso pozik nago, zelai zail batean garaipen handia lortu dugulako''

Jagoba Arrasatek adierazi du Atleticori Metropolitanon irabaztea "handia" dela eta Osasunako jokalariek egindako lana goraipatu du. "Etxetik kanpoko ibilbideari amaiera borobila eman diogu", erantsi du.

Elustondo: ''Izugarrizko poza eraman dugu''

Elustondo: ''Izugarrizko poza eraman dugu''

Realak Europa Liga jokatzea ziurtatu du Betisi Benito Villamarinen 0 eta 2 irabazita. Bosgarren urtez jarraian, donostiarrak Europan jokatuko dute.

De Marcosek kontratua berritu du Athleticekin denboraldi batez

De Marcosek kontratua berritu du Athleticekin denboraldi batez

Oscar De Marcosek 2025eko ekainaren 30era arte luzatu du talde zuri-gorriarekin lotzen duen kontratua. Horrenbestez, Arabako jokalariak beste denboraldi bat emango du Bilboko taldean.
Alavesen festa Mendizorrotzan, salbazioa ospatzeko

Alavesen festa Mendizorrotzan, salbazioa ospatzeko

Alavesek Getaferen aurka jokatu du 203-2024 EA Sports Ligako 37. jardunaldiko partida. 1-0 irabazi du, salbazioa bermatuta zeukan, baina neurketa amaituta zaleekin ospatu du beste denboraldi bat Lehen Mailan emango duela.

Luis Garcia Plaza: ''Bigarren zatia, ezabatuz gero, hobe, oso aspergarria izan da''

Luis Garcia Plaza: ''Bigarren zatia, ezabatuz gero, hobe, oso aspergarria izan da''

(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Alavesek 1 eta 0 irabazi dio Getaferi Mendizorrotzan, Carlos Vicentek 12. minutuan egindako golari esker.

Alavesek garaipenarekin agurtu du denboraldia etxean (1-0)

Alavesek garaipenarekin agurtu du denboraldia etxean (1-0)

Luis Garcia Plazaren taldea Getaferi gailendu zaio Mendizorrotzan, Carlos Vicentek neurketako 12. minutuan egindako golari esker.
Valverde: ''Urtez urte berritzea gustatzen zait, gehienbat ez dudalako klubarentzat arazoa izan nahi''

Valverde: ''Urtez urte berritzea gustatzen zait, gehienbat ez dudalako klubarentzat arazoa izan nahi''

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoa eskaini du Lezaman, talde zuri-gorriarekin kontratua 2025eko ekainaren 30era arte berritu ondorengo egunean. (adierazpenak gaztelaniaz)

1 / 30 Hurrengoa