Gastronomia

1 / 30 Hurrengoa
Munduko arrozik onenak dastatu dituzte larunbat honetan San Frantzisko auzoan

Munduko arrozik onenak dastatu dituzte larunbat honetan San Frantzisko auzoan

70 herrialdeetako 3.000 lagunek parte hartu dute Munduko Arrozak jaian. 50 bat arroza txapelketan lehiatu dira. Jaia bukatzeko, mauka-mauka jan dituzte prestatutako arroza guztiak.

Donostiako Entrepanes lokaleko oilasko frijituzko ogitartekoaren errezeta

Donostiako Entrepanes lokaleko oilasko frijituzko ogitartekoaren errezeta

Humo Pizzeriaren Entrepanes lokalean oilasko frijituzko ogitarteko berezia prestatu digute.

Donostiako Sardexka tabernako Smash burgerra nola sukaldatzen den erakutsi digute

Donostiako Sardexka tabernako Smash burgerra nola sukaldatzen den erakutsi digute

Donostiako, ireki berri den, Sardexka taberna ezagutu dugu eta bertako Smash burgerra egin digute.

Senegalgo gastronomia ezagutaraziz, arrakasta lortu dute Bilboko bi gaztek

Senegalgo gastronomia ezagutaraziz, arrakasta lortu dute Bilboko bi gaztek

Marie eta Solange Diattak, amarekin batera, Thiéb Thiéb sortu berri dute, senegaldar janaria ematen duen zerbitzua. Catering zerbitzua eta etxera eramateko kutxak eskaintzen dituzte. Ekainaren 23an, igandea, Bilbon egingo den Afrobrunch jaialdian parte hartuko dute.

Hondarribiko Arroka Berri jatetxeko idi bustanez betetako piperrak

Hondarribiko Arroka Berri jatetxeko idi bustanez betetako piperrak

Arroka Berri jatetxea ezagutu dugu eta nola prestatzen dituzten idi bustanez betetako piper berdeak ikusi dugu.

Bittor Arginzoniz: ''Hemen egotea sari bat da, postuari begiratu gabe''

Bittor Arginzoniz: ''Hemen egotea sari bat da, postuari begiratu gabe''

"Ez naiz beste sukaldari batzuk baino hobea sentitzen", adierazi du Etxebarri Erretegiko sukaldariak munduko bigarren jatetxe onena izendatua izan ostean. Bere hitzetan, sariak "presio handia ekartzen du, baina eguneroko lana egiten jarraitu behar dugu".

Bittor Arginzoniz sukaldariaren Etxebarri Erretegia munduko bigarren jatetxe onena izendatu dute

Bittor Arginzoniz sukaldariaren Etxebarri Erretegia munduko bigarren jatetxe onena izendatu dute

Sariak "lan eta presio gehiago" ekarriko duela adierazi du, albistearen berri izan eta minutu gutxira. "Ezustean" harrapatu badu ere, bezero guztiak pozik mantentzea da haren erronka. Elkano jatetxea, berriz, 28. postuan aukeratu dute.
Bittor Arginzoniz: Lehen hamarren artean igual, baina bigarrenean geratzea... erabat ezustekoa izan da!

Bittor Arginzoniz: "Lehen hamarren artean igual, baina bigarrenean geratzea... erabat ezustekoa izan da!"

The World's 50 Best Restaurant zerrendan bi postu egin ditu gora Axpeko Etxabarri jatetxeak. Las Vegasen aitortza jaso berritan hitz egin digu. Adierazi du sari honek presio eta tentsioa ekarriko diola baina berak jarraituko duela dakiena egiten: "Lana, lana eta lana".
Bittor Arginzonizen Etxebarri erretegia, munduko bigarren onena The World 's 50 Best Restaurants zerrendan

Bittor Arginzonizen Etxebarri erretegia, munduko bigarren onena The World 's 50 Best Restaurants zerrendan

Horretaz gain, Getariako Elkano jatetxeak 28. postua lortu du. Atxondoko erretegiak bi postu egin du gora munduko 50 jatetxe onenen zerrendan, iaz laugarren postuan sailkatu baitzen. Elkano jatetxeak sei postu egin du atzera, 22.etik 28.era.

Lander Cornago: Talentuduna naizen? Ez dakit zer esan... Ni izan, langilea naiz

Lander Cornago: "Talentuduna naizen? Ez dakit zer esan... Ni izan, langilea naiz"

24 urte ditu eta Arzak jatetxeko Berrikuntza eta Garapen taldeko kide da Cornago. Basque Culinary Cenerrek 100 gazte talentudunen zerrendan sartu du.
Bilboko Eoni Bakes gozotegiko croissant arrakastatsuenak dastatu ditugu

Bilboko Eoni Bakes gozotegiko croissant arrakastatsuenak dastatu ditugu

Jokin San Josék, instagrammer eta tiktoker famatuak, Bilboko Eoni Bakes gozotegiko croissant arrakastatsuak aurkeztu dizkigu. Jhongris Rodríguezek, gozotegiko arduradunak, hiru croissant mota desberdin prestatu dizkigu.

Gabiriako Aztiria erretegiko postre izarra dastatu dugu: sagar tarta

Gabiriako Aztiria erretegiko postre izarra dastatu dugu: sagar tarta

Aztiria erretegia ezagutu dugu eta Izaskun Arruti sukaldariak jatetxeko postre izarra nola egiten duten azaldu digu: sagar tarta. Dastatzeko aukera izan dugu!

Zigalatxoak piperrekin, Legazpiko Azpikoetxe jatetxeko plater berezietako bat

Zigalatxoak piperrekin, Legazpiko Azpikoetxe jatetxeko plater berezietako bat

Juanjo Intxausti Legazpiko Azpikoetxe jatetxeko arduradunak dioenez, eguneko menua eskaintzen dute, baita asteburukoa eta pintxoak ere. Plater tradizionalak prestatzen dituzte. Zigalatxoak pipermorroekin nola kozinatzen dituen erakutsi digu Juan Mari Arzaken ikaslea izandakoak.

Txibierro beltzak garagardoarekin, Algortako La Birrotxa ''tabeerna''ko harribitxietako bat

Txibierro beltzak garagardoarekin, Algortako La Birrotxa ''tabeerna''ko harribitxietako bat

Algortako La Birrotxa "tabeerna"ko bazkideak dira Edu Gartzia, Tito Esteban eta Sira Antolin. Eduk azaldu digunez, Titok ekoizten duen garagardoa eskaintzen dute, baita "beermuta" eta kalimotxoa ere. Txibierro beltzak edo black rabas nola prestatzen dituzten azaldu digute.

La Kala tabernako patata tortilla. Sopelako tortillarik gozoena?

La Kala tabernako patata tortilla. Sopelako tortillarik gozoena?

La Kala taberna 2002. Urtean zabaldu zen. Hainbat pintxo desberdin eskaintzen dituzte, baina bereziki famatuak dira egiten dituzten patata tortillak. Dastatzeko aukera izan dugu!

Aretxabaletako Iosu harategiko tripaki txapeldunak dastatu ditugu!

Aretxabaletako Iosu harategiko tripaki txapeldunak dastatu ditugu!

Aretxabaletako Iosu harategiko tripakiak Gipuzkoako txapeldunak izan ziren 2023an. "Sukalerrian" saioan dastatzeko aukera izan dugu eta tripakiak nola egiten dituzten azaldu digute.

Gastronomiako 100 talentu gazte elkartu ditu Basque Culinary Centerrek

Gastronomiako 100 talentu gazte elkartu ditu Basque Culinary Centerrek

Sektoreko arlo ezberdinetan lanean ari diren profesionalak dira eta elkarrengandik ikasteko baliatu dute gaurko jardunaldia.

Sukalde komunitarioa: Herreran jubilatu etxean prestatutako 250 errazio banatzen dituzte astelehenero etxerako

Sukalde komunitarioa: Herreran jubilatu etxean prestatutako 250 errazio banatzen dituzte astelehenero etxerako

Basajaun elkarteko bazkideek astean bitan jasotzen dituzte tuperrak. Gertuko janaria eta kalitatezkoa eskaintzen diete. Energia eta denbora aurreztu, ondo jan, komunitatea sortu eta elikagaiak alferrik ez galtzea dakar ereduak. Grosen, Herreran eta Errenterian dituzte banaketa puntuak.
Saltxitxa fresko eta Scamorza pizza, Iruñeko Malatesta kooperatibaren pizza izarretako bat

Saltxitxa fresko eta Scamorza pizza, Iruñeko Malatesta kooperatibaren pizza izarretako bat

Malatesta pizza eta garagardo kooperatibaz eta bertan duten eskaintzaz aritu zaigu Aritz Aranguren Iruñeko Txantrea auzotik. Pizza eta garagardo ekologikoak eskaintzen dituzte. Saltxitxa fresko eta Scarmorza pizza nola egiten duten erakutsi digu Lorentzo Nobilik.

Bartzelonatik ekarritako butifarra eskaintza zabala dute Bretxa merkatuko Myriam harategi-urdaitegian

Bartzelonatik ekarritako butifarra eskaintza zabala dute Bretxa merkatuko Myriam harategi-urdaitegian

Myriam harategi-urdaitegian saltzen dituzten butifarrez aritu zaigu Myriam Murua Donostiako Bretxa merkatutik. Dioenez, bi motatan sailkatu daitezke: freskoak eta egosiak. Horien artean hainbat zapore ezberdinetakoak dituzte salgai, eta hainbat erara kozinatu daitezke.

Idoia Garcia: “Sukaldaritza begetarianoa oso anitza da; Interneten ideia pilo bat daude, ez dago aitzakiarik”

Idoia Garcia: “Sukaldaritza begetarianoa oso anitza da; Interneten ideia pilo bat daude, ez dago aitzakiarik”

Sukaldari lanetan aritu da Albina Stardust Donostiako Garraxi tabernan. Aza entsalada beganoa prestatu du Idoia Garciarekin batera. Egunero plater desberdinak prestatzen dituzte Garraxin, barazkijaleentzat eta beganoentzat aukera oso zabala baitago.

Iruñeko Miravalles gozotegiko New York roll kubo arrakastatsuak nola egiten dituzten jakin nahi?

Iruñeko Miravalles gozotegiko New York roll kubo arrakastatsuak nola egiten dituzten jakin nahi?

Iruñeko Miravalles gozotegiaren historiaz eta bertan eskaintzen dituzten produktuez aritu da Marga Ezkurra Txantrea auzotik. Dioenez, denetariko gozo artisauak prestatzen dituzte, tartean beganoak. Miguel Arpon gozogileak bertako New York roll kubo famatuak nola egiten dituzten azaldu digu.

La Viña gazta-tartaren errezeta, Maianne Sarriegi Basque Culinary Centerreko ikaslearen eskutik

La Viña gazta-tartaren errezeta, Maianne Sarriegi Basque Culinary Centerreko ikaslearen eskutik

Maianne Sarriegi Basque Culinary Centerreko ikasleak ikastetxearen berri eman eta La Viña gazta-tarta nola egiten den azaldu digu. Errezeta prestatzeko arrautzak, azukrea, gazta-krema, mascarponea, gari-irina eta esnegaina erabili ditu. Gazta-tarta ezberdinez hitz egin digu.

Brick kurruskari gozo-gozoa prestatu digute Bilboko Ziripot tabernan

Brick kurruskari gozo-gozoa prestatu digute Bilboko Ziripot tabernan

Ziripot Tabernak duela 44 urte ireki zituen ateak. Ospe eta kalitate handiko pintxoak eskaintzen dituzte; famatuenetarikoa patata tortilla dela azaldu digute.

Eroski, Bonpreu eta Alteza marketako kroketa batzuetan plastiko zatiak egon daitezkeela ohartarazi dute

Eroski, Bonpreu eta Alteza marketako kroketa batzuetan plastiko zatiak egon daitezkeela ohartarazi dute

Lote zehatz horietako produktuak erosi edota etxean dituztenei ez ditzatela kontsumitu aholkatu die Osasun Sailak, eta horiek merkatutik erretiratzeko prozesua martxan jarri dutela azaldu dute.
Zein onura dituzte algek? Nola presta daitezke?

Zein onura dituzte algek? Nola presta daitezke?

50 alga mota dira jangarriak Jurgi Arejita Malaespera Txokoko sukaldariak azaldu digunez. Osasungarriak dira, kaltzio asko izateaz gain, digestioan laguntzen dute. Entsaladan, zopan, tenpuratan edota risottoak egiteko erabil daitezke.

Zergatik behar du arroz integralak ur gehiago egosteko?

Zergatik behar du arroz integralak ur gehiago egosteko?

Joseba Arguiñanoren hitzetan, 30 minututik gora behar du arroz integralak egosten, arroz zuriak baino gehiago. Integralak zapore gehiago du eta osasungarriagoa da gainera.

Asmatuko ote ditu Mikel Elizegik Baratze Gourmet jatetxean prestatu dizkioten platerak?

Asmatuko ote ditu Mikel Elizegik Baratze Gourmet jatetxean prestatu dizkioten platerak?

Eibarreko Baratze Gourmet-en hainbat plater dastatu ditu Mikel Elizegik. Jatetxeko eskaintzetan sasoiko produktu eta barazkien garrantzia ikusi dugu. Gainera, aurkezleek barazkiekin duten harremana aztertuko du Mikel Elizegik.

Baratxuriak zuritzen irakatsi digu Joseba Arguiñanok

Baratxuriak zuritzen irakatsi digu Joseba Arguiñanok

Modu azkar eta garbian, baratxuriak zuritzen ikasi dugu. Adi Josebaren jarraibideei!

Maria Amundarain:Sukalde profesional batean baino presio handiagoa sentitu nuen telebista saioan

Maria Amundarain:"Sukalde profesional batean baino presio handiagoa sentitu nuen telebista saioan"

Sukaldari zumaiarrak irabazi du ETB 1eko "Sukaldarien Liga" lehen saioa, eta, beraz, pantailen aurrean bizitako esperientziaz eta gaur egun Arzak jatetxean duen lanaz jardun gara Maria Amundarainekin.
Ostra mota ezberdinak eta horiek nola jan erakutsi digute Donostiako Ostras Kamal jatetxean

Ostra mota ezberdinak eta horiek nola jan erakutsi digute Donostiako Ostras Kamal jatetxean

Donostiako alde zaharrean dago Kamal Ostreria. Itsaskiak eskaintzen dituzte, olagarroa, txirlak, ganbak, lanpernak… Baina ostrak dira beraien berezitasuna. Sasoi honetan, hiru barietate ezberdin dituzte (Fine de Claire, bereziak eta lauak), baina udan zazpi mota ere izan ohi dituzte.

Maria Amundarain, ''Sukaldarien Liga''ko irabazlea: ''Chef handiengatik ikasi nahi dut oraindik''

Maria Amundarain, ''Sukaldarien Liga''ko irabazlea: ''Chef handiengatik ikasi nahi dut oraindik''

Maria Amundarain "Sukaldarien Liga" lehiaketaren irabazlea "Biba Zuek!" saioan izan da Euskal Herriko sukaldaririk onenaren saria lortu berritan. Azaldu duenez, irabazlea zela esan ziotenean ezin zuen sinetsi. Dioenez, 25.000 euroko sariaz gain lagun asko eraman ditu saiotik eta asko ikasi du.

Maria Amundarain zumaiarra, Euskal Herriko sukaldaririk onena; “Sukaldarien Liga”ko 25.000 euroak irabazi ditu

Maria Amundarain zumaiarra, Euskal Herriko sukaldaririk onena; “Sukaldarien Liga”ko 25.000 euroak irabazi ditu

Lehiaketa guztian zehar zazpi sukaldaririk onenen artean egon den bakarra da zumaiarra, eta final handiko azken desafioan legatzarekin egindako platerik onena prestatuta eraman ditu etxera 25.000 euroak.
Maria Amundarain zumaiarra da ''Sukaldarien Liga''ko irabazlea eta 25.000 euro irabazi ditu

Maria Amundarain zumaiarra da ''Sukaldarien Liga''ko irabazlea eta 25.000 euro irabazi ditu

Legatza protagonista zuen plater bana prestatu behar izan dute Oierrek, Mariak eta Enekok finaleko azken desafioan. Algak erabili ditu zumaiarrak legatzarekin kozinatzeko, eta bere platera onena izan da epaileen ustez. Maria da Euskal Herriko sukaldaririk onena eta berak eraman ditu 25.000 euroak.

Eneko, Maria eta Oier azken desafiora joango dira talde onena izan direlako!

Eneko, Maria eta Oier azken desafiora joango dira talde onena izan direlako!

Nortasunaren proban, Euskal sukaldaritza berriari omenaldia egin diote taldeek hiru plater berrinterpretatuz. Oierren taldeak egin du lanik onena eta, beraz, Oier Bonetbelche, Maria Amundarain eta Eneko Ordorika joango dira azken desafiora.

Ibai Karrera donostiarra gelditu da ''Sukaldarien Liga''ko finaletik kanpo lehen desafioan

Ibai Karrera donostiarra gelditu da ''Sukaldarien Liga''ko finaletik kanpo lehen desafioan

Zazpi finalistetatik sukaldari amateur bakarra da Ibai Karrera, eta bera gelditu da lehen proban finaletik kanpo. Bere amuarrainaren oreka falta aipatu dute epaileek. Oier izango da bigarren desafioko sukaldariburuetako bat, bere platera onena izan baita.

Amuarraina urdaiazpikoarekin kozinatu behar izan dute zazpi finalistek Julen Bazen errezeta jarraituz

Amuarraina urdaiazpikoarekin kozinatu behar izan dute zazpi finalistek Julen Bazen errezeta jarraituz

Julen Baz Garena jatetxeko sukaldariaren errezeta jarraituz, amuarraina urdaiazpikoarekin prestatu behar izan dute zazpi finalistek lehen desafioan. Lagunak eta familiako kideak animatzen aritu zaizkie.

Greziako 'Mushaka' edo Frantziako 'Cordon bleu'; Bocadero jatetxeko sukaldaritza mediterraneoa ezagutu dugu

Greziako 'Mushaka' edo Frantziako 'Cordon bleu'; Bocadero jatetxeko sukaldaritza mediterraneoa ezagutu dugu

Naiara Gorostiagak Bilboko Bocadero jatetxea aurkeztu digu. Bertako produktu garbiak erabiliz, Beatriz Cantero sukaldariak txerri sahieskia eztia eta pistatxoekin prestatu digu.

Txotx denboraldiaren inguruan hitz egin digute Urnietako Altuna Sagardotegian

Txotx denboraldiaren inguruan hitz egin digute Urnietako Altuna Sagardotegian

Xabier Altunak Urnietako Altuna Sagardotegiaren historia aurkeztu digu. Gainera, aurtengo txotx denboraldiaren inguruan hitz egin digu eta sagardotegiak eskaintzen duen menua ikusi dugu.

Asier Gaston oiartzuarra, oso hunkituta ''Sukaldarien Liga''ko finaletik kanpo gelditzean

Asier Gaston oiartzuarra, oso hunkituta ''Sukaldarien Liga''ko finaletik kanpo gelditzean

Behi azpizuna prestatu du Asierrek 'Birsortzea' izeneko azken desafioan, eta bere platera izan da makalena. Orain arte "Sukaldarien Liga"n erabilitako ahalik eta soberakin gehiago erabiliz, plater bana kozinatu behar izan dute, eta Mariak, Jon Iñakik eta Baladik finalerako txartela lortu dute.

1 / 30 Hurrengoa

publireportaia

Publireportajea

  • CECOBIren kanpaina

    CECOBIren kanpaina.

CECOBIk Bizkaiko txikizkako harategien eta urdeaitegien sektorea bultzatzeko kanpaina abian jarri du

Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioak, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eta Bizkaiko Harakin eta Urdai-saltzaileen Elkartearen (OKELBIZ) lankidetzarekin, "Zaintzen zaituzte, zaintzen zara" kanpaina jarri du abian.

  • Danborrada

    Danborrada

    San Sebastian egunaren azken albisteak eitb.eus-en.

  • Turismoa Euskadi

    Turismoa Euskadi

    Jarrai ezazu Euskal Herriko tokirik politenen azken ordua eitb.eus-en

  • Antxoak

    Antxoak

    Kantauriko antxoaren arrantza-kanpainari buruzko azken ordukoa, EITB Median.