Israel

1 / 30 Hurrengoa
Netanyahuk, bake proposamenaz: Hamas politikoki eta militarki suntsitu arte ez da iritsiko

Netanyahuk, bake proposamenaz: "Hamas politikoki eta militarki suntsitu arte ez da iritsiko"

"Gerrari bukaera emateko Israelek jarritako baldintzak ez dira aldatu: Hamasen Gobernua eta hark eraso egiteko duen ahalmena suntsitu behar dugu, bahitutako pertsona guztiak aske utzi behar dituzte eta Gaza Israelentzat mehatxu ez den bermea jaso behar dugu", esan du lehen ministroak.
Bidenek iragarritako bide-orriak Gazan su-etena egoteko esperantza hauspotu du

Bidenek iragarritako bide-orriak Gazan su-etena egoteko esperantza hauspotu du

Hiru fase izango lituzke: Hamasek bahitutakoak askatzea, Israelgo Armada erretiratzea eta Gaza berreraikitzeko plana adostea. Hamasek begi onez ikusi du proposamena, eta Israelek ere ontzat jo du.
Milioi bat pertsonak baino gehiagok ihes egin behar izan dute Rafahtik, Israelen erasoak direla eta

Milioi bat pertsonak baino gehiagok ihes egin behar izan dute Rafahtik, Israelen erasoak direla eta

Rafahtik gertu dauden ustezko gune seguruetara ebakuatzeko esan die Israelek palestinarrei, baina toki horietan hainbat eraso egin ditu azken egunotan. Dozenaka pertsona hil dira desplazatuentzako kanpalekuetan, hainbat eraso militarren ostean.
Bizkaiko hainbat udalerrik jatorri israeldarreko kontrataziorik ez egiteko konpromisoa hartu dute

Bizkaiko hainbat udalerrik jatorri israeldarreko kontrataziorik ez egiteko konpromisoa hartu dute

Bermeok, Mundakak, Muxikak, Ajangizek eta Eak, besteak beste, Gernika-Palestina herri ekimenaren mozio bat onartu dute, Palestinari elkartasuna adierazteko eta Israeli boikot ekonomikoa egitea eskatzeko.
Israelek 30 eguneko epea eman dio UNRWAri Jerusalem ekialdeko egoitza uzteko

Israelek 30 eguneko epea eman dio UNRWAri Jerusalem ekialdeko egoitza uzteko

UNRWA 1948ko gerran, Israel sortu ondoren, ihes egin zuten edo beren etxeak uztera behartu zituzten errefuxiatu palestinarrez arduratzeko sortu zen, eta Israelen helburu izan da luzaroan.
Palestina aitortzeak bakeari laguntzen diola azpimarratu du Albaresek herrialde islamikoen aurrean

Palestina aitortzeak bakeari laguntzen diola azpimarratu du Albaresek herrialde islamikoen aurrean

Turkiak, Saudi Arabiak eta Jordaniak Espainiaren "ausardia" eskertu dute "erabaki zuzena une egokian hartzeagatik".
Israelek dio Gazaren aurkako erasoak zazpi hilabete gehiago iraungo duela eta Armadak Zerrenda okupatuko duela

Israelek dio Gazaren aurkako erasoak zazpi hilabete gehiago iraungo duela eta Armadak Zerrenda okupatuko duela

Israelek Rafahen egindako bonbardaketek 75 hildako eta 300 zauritu utzi dituzte azken egunean. Gaur arte hildako 36.000 pertsonen % 75 emakumeak eta haurrak dira. Hala ere, AEBren arabera, Israel Rafahn egiten ari den operazioak irismen "mugatua" du.
Bonbardaketek ez dute etenik Rafahn, hildakoen kopuruak handitzen jarraitzen duelarik

Bonbardaketek ez dute etenik Rafahn, hildakoen kopuruak handitzen jarraitzen duelarik

Gutxienez 16 pertsona hil dira gaur goizaldean UNRWA NBEko agentziak errefuxiatuentzako jarritako kanpalekuen aurkako erasoetan, eta gaur arratsaldean 20 pertsona baino gehiago hil dira hainbat erasotan.
Zer ekarriko du Espainiak, Irlandak eta Norvegiak Estatu palestinarra aitortzeak?

Zer ekarriko du Espainiak, Irlandak eta Norvegiak Estatu palestinarra aitortzeak?

Hiru herrialdeon aitortzak sinbolikotik du gehiago, eragin praktikoa baino. Izan ere, gaur-gaurkoz Palestinak ez ditu Estatu gisa aldarrikatzeko baldintzak betetzen. Dena dela, Espainiak, Norvegiak eta Irlandak uste dute pausoak bi Estatuen irtenbidean aurrera egiten lagunduko duela.
Israelek berriro bonbardatu ditu Rafahko errefuxiatuen kanpalekuak, nazioartearen presioei entzungor eginda

Israelek berriro bonbardatu ditu Rafahko errefuxiatuen kanpalekuak, nazioartearen presioei entzungor eginda

Gutxienez 16 pertsona zendu dira Israelgo Armadak UNRWAko denden kontra bart egindako erasoetan. Atzo 50 pertsona, gehienak zibilak, hil zituen Israelek antzeko bonbardaketa batean.
Estatu palestinarra aitortuta, juduen genozidioa sustatzea egotzi dio Israelek Sanchezi

Estatu palestinarra aitortuta, "juduen genozidioa sustatzea" egotzi dio Israelek Sanchezi

Palestinaren kontura esandakoengatik Yolanda Diaz presidenteordea ez kargugabetzea salatu du Israelgo Atzerri ministroak. Are, Sumarren burua Irango lider gorenarekin edo Hamasen buruzagiarekin alderatu du.
Pedro Sanchezek ziurtatu du Palestina aitortzea ''ez doala inoren aurka'' eta are gutxiago Israelen aurka

Pedro Sanchezek ziurtatu du Palestina aitortzea ''ez doala inoren aurka'' eta are gutxiago Israelen aurka

Pedro Sanchezek ziurtatu duenez, Israel Espainiaren laguna da, eta harreman onak izan nahi ditu. Bestealde, Hamas erakundea kritikatu du Sanchezek, ez baititu bi estatuak onartzen.

Espainiak, Norvegiak eta Irlandak gaur aitortuko dute Palestinako estatua, tentsio diplomatikoen erdian

Espainiak, Norvegiak eta Irlandak gaur aitortuko dute Palestinako estatua, tentsio diplomatikoen erdian

Pedro Sanchez Espainiako presidenteak adierazpen instituzionala egingo du 08:30ean. Hiru herrialdeek euren asmoa iragarri zutenetik, Israelek erretiratu egin ditu bere enbaxadoreak. Halaber, Espainiak Zisjordanian duen kontsulatuari debekatu egin dio palestinarrei zerbitzua ematea.
Israelek 50 pertsona hil ditu zona seguruan zegoen Rafahko errefuxiatu gune baten kontra egindako erasoan

Israelek 50 pertsona hil ditu "zona seguruan" zegoen Rafahko errefuxiatu gune baten kontra egindako erasoan

Israelgo Armadak berak Tal al Sultango kanpalekuaren kontrako bonbardaketa baieztatu du. Erasoak sute handia eragin du. Kanpalekua ez dute aurrez hustu, eta jende asko erreta hil da. Hildako gehienak zibilak dira.
EBk errepresaliak hartzeko atea ireki du, Israelek Nazioarteko Auzitegiaren aginduak betetzen ez baditu

EBk errepresaliak hartzeko atea ireki du, Israelek Nazioarteko Auzitegiaren aginduak betetzen ez baditu

Europar Batasuneko Atzerri ministroek Israel Adiskidetze Itunaren baitan deitzea erabaki dute, Nazioarteko Justizia Auzitegiaren aginduak betetzen direla bermatzeko.
Nazioarteko Justizia Auzitegiak Israeli ezarritako agindua babestea eskatu die Borrellek EBko estatukideei

Nazioarteko Justizia Auzitegiak Israeli ezarritako agindua babestea eskatu die Borrellek EBko estatukideei

Bide beretik, Israelek Nazioarteko Auzitegiaren agindua bete dezan, "neurriak" hartzeko eskatuko die Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri Gaietako ministroak bere homologo europarrei.
Israelek Espainiari: Inkisizio egunak amaitu dira, gu mintzen gaituena minduko dugu

Israelek Espainiari: "Inkisizio egunak amaitu dira, gu mintzen gaituena minduko dugu"

Espainiak Estatu palestinarra aitortuko duela iragarri ostean abiatutako ofentsiba diplomatikoarekin jarraitzen du Tel Avivek. Aurrena, kontsultara deitu zuen Espainian zuen enbaxadorea, eta orain, debekatu egin dio Zisjordanian duen kontsulatuari palestinarrei zerbitzua ematea.
Gutxienez 50 pertsona hil dira Israelek Rabahko kanpamentu baten aurka egindako erasoan

Gutxienez 50 pertsona hil dira Israelek Rabahko kanpamentu baten aurka egindako erasoan

Gutxienez 50 gazatar hil dira goizaldean Israelek Rafah ipar-mendebaldeko kanpamentu baten aurka egindako bonbardaketa batean. Israelgo Armadak baieztatu duenez, erasoaren helburua Hamaseko bi goi-kargudun ziren.

Albaresek, Israelek Espainiaren aurka egindako bideoaren ondoren: 'Inork ez gaitu kikilduko'

Albaresek, Israelek Espainiaren aurka egindako bideoaren ondoren: 'Inork ez gaitu kikilduko'

Bideo iraingarria kaleratu du gaur Israelek eta gogor erantzun du Espainiako Gobernuak. Datorren asteartean Espainiak, Irlandarekin eta Norvegiarekin batera, Palestinako Estatuaren aitorpena ofizial egingo du eta hurrengo egunean Palestinako lehen ministroa Madrilera joango da.
Israelek 81 pertsona hil eta 223 zauritu ditu Gazan azken 24 orduotako erasoetan

Israelek 81 pertsona hil eta 223 zauritu ditu Gazan azken 24 orduotako erasoetan

Israelgo Armadak, bestalde, baieztatu du Rafahtik zortzi lehergailu bota dituztela Israel erdialdera, Tel Avivera tartean, Hamasek bere gain hartu duen erasoan. Lau hilabete zeramatzan Hamasek Israelen aurkako erasorik egin gabe.
Albares: ''Estatu palestinarra aitortzea bidezkoa da, eta ezinbestekoa bakea lortzeko''

Albares: ''Estatu palestinarra aitortzea bidezkoa da, eta ezinbestekoa bakea lortzeko''

Mohammad Mustafa Palestinako homologoarekin batera egindako agerraldian Jose Manuel Albares Espainiako Gobernuko Atzerri Gaietarako ministroak adierazi duenez, "Palestinako herriak estatu bat izan behar du, Israelek bezala".

Laguntza daramaten dozenaka kamioi sartu dira Egiptotik Gazan, Kerem Shalom pasabidetik

Laguntza daramaten dozenaka kamioi sartu dira Egiptotik Gazan, Kerem Shalom pasabidetik

Israelek duela 20 egun pasabidearen alde palestinarra bereganatu zuenetik, lehenengo aldiz sartu da laguntza.
Palestinarrentzako laguntza daramaten dozenaka kamioi sartu dira Gazara Egiptotik

Palestinarrentzako laguntza daramaten dozenaka kamioi sartu dira Gazara Egiptotik

Israelek kontrolpean duen Kerem Shalom pasabidetik sartu dira kamioiak. Kamioi bakoitzak 20 bat tona elikagai eta lau erregai-zisterna daramatza.

Margarita Robles: Gazan gertatzen ari dena genozidio hutsa da

Margarita Robles: "Gazan gertatzen ari dena genozidio hutsa da"

Adierazpen adierazgarriak egin ditu Espainiako Defentsa ministroak, PSOEk lehen aldiz jo baitu genozidiotzat Gazan jazotzen ari dena. Gainera, krisi diplomatiko betean egin du, Palestinako Estatua aitortu ostean eta Nazioarteko Justizia Auzitegiaren irizpenaren ondotik.
Israelek Gazaren aurkako erasoekin jarraitzen du, eta 46 lagun hil ditu azken orduetan

Israelek Gazaren aurkako erasoekin jarraitzen du, eta 46 lagun hil ditu azken orduetan

Urriaren 7tik hildako palestinarrak 36.000 dira jada, eta 80.000tik gora dira zaurituak. Israelek dio "talde terrorista bat desagerrarazi" duela Rafahn, eta "dozenaka terrorista" akabatu dituela Jabalian.
Isarelek Hagako epaileek kasurik egin ez, eta erasoekin jarraitu du Gazan

Isarelek Hagako epaileek kasurik egin ez, eta erasoekin jarraitu du Gazan

Israelek dio bere ekintza militarrak ez daudela zibilak suntsitzera zuzenduta eta "terroristak" akabatzen ari dela. Entzungor egiten jarraitzen du hortaz Netanyahuren gobernuak nazioartetik gizarte zibila eta desplazatuak babesteko iristen zaizkion exijentziei. 36.000tik gora dira hildakoak.

Israelek ez dio Justizia Auzitegiaren aginduari jaramonik egin, eta Gazaren aurkako erasoei eutsi die

Israelek ez dio Justizia Auzitegiaren aginduari jaramonik egin, eta Gazaren aurkako erasoei eutsi die

Auzitegiak Rafahko erasoaldia "berehala" gelditzeko exijitu dio Israeli. Netanyahuren Gobernuak ziurtatu du ez duela "Palestinako biztanleria zibila suntsitzera eraman dezakeen operazio militarrik egin, ezta egingo ere". Gazako Zerrendan hildakoak gutxienez 35.857 dira dagoeneko.
Nazioarteko Justizia Auzitegiak Israeli agindu dio eten dezala Rafahko erasoaldia

Nazioarteko Justizia Auzitegiak Israeli agindu dio eten dezala Rafahko erasoaldia

Gainera, Hagako Auzitegiak Israeli galdegin dio "neurri eraginkorrak" har ditzala, ikerketa batzorde eta erakundeek Gazako Zerrendara trabarik gabe sartzeko aukera izan dezaten, genozidio salaketak ikertze aldera. Netanyahuk segurtasun taldea deitu du.
Hamasek bahitutako hiru lagunen gorpuak berreskuratu ditu Israelek Gazan

Hamasek bahitutako hiru lagunen gorpuak berreskuratu ditu Israelek Gazan

"Inteligentzia zerbitzuek ematen diguten informazio garrantzitsuari esker, jakin dugu bahitutako hiru pertsona horiek urriaren 7ko eraso bortitzean hil zituztela", ziurtatu du Israelgo Armadak.
Israelek Espainiari debekatu egingo dio Jerusalemen duen enbaxadan palestinarrei zerbitzua ematea

Israelek Espainiari debekatu egingo dio Jerusalemen duen enbaxadan palestinarrei zerbitzua ematea

Espainiako Gobernuak datorren maiatzaren 28an Estatu palestinarra aitortuko duela iragarri ondoren etorri da Israelen erabakia. Espainiako Gobernuak aurreratu du protesta egingo duela Israelgo Gobernuaren aurrean.
Hagako Auzitegiak gaur emango du Hegoafrikak Israelen kontra eskatutako neurriei buruzko ebazpena

Hagako Auzitegiak gaur emango du Hegoafrikak Israelen kontra eskatutako neurriei buruzko ebazpena

Hegoafrikak eskatutako kautelazko neurri gehigarrien artean, Rafahko ofentsiba militarra berehala bertan behera uztea dago. 15:00etarako deitu du saioa Hagako Auzitegiak, eta orduan jakingo da erabakia.
Hegoafrikak Israelen kontra eskatutako neurriei buruzko erabakia bihar jakinaraziko du Nazioarteko Auzitegiak

Hegoafrikak Israelen kontra eskatutako neurriei buruzko erabakia bihar jakinaraziko du Nazioarteko Auzitegiak

Hegoafrikak eskatutako kautelazko neurri gehigarrien artean, Rafahko ofentsiba militarra berehala bertan behera uztea dago. 13:00etarako deitu du saioa Hagako Auzitegiak, eta orduan jakingo da erabakia.
Israelek negoziazioei ekingo die berriro Hamasekin bahituak askatzeko

Israelek negoziazioei ekingo die berriro Hamasekin bahituak askatzeko

Su-etena eta bahituen trukea negoziatzeko azken bilera maiatzaren 10ean izan zen, Kairon.
EBk bi Estaturen inguruan jarrera bateratua izatea bilatuko du Borrellek

EBk "bi Estatu"ren inguruan jarrera bateratua izatea bilatuko du Borrellek

Gaur egun, EBko bederatzi herrialdek onartzen dute jada Estatu palestinarra: Bulgaria, Zipre, Eslovakia, Hungaria, Malta, Polonia, Txekiar Errepublika, Errumania.
Urkulluk eta Chivitek esan dute albiste ona dela Palestinako Estatua aitortzea

Urkulluk eta Chivitek esan dute albiste ona dela Palestinako Estatua aitortzea

Espainiak, Norvegiak eta Irlandak maiatzaren 28an aitortuko dute Palestinako Estatua. Herrien autodeterminazio eskubidean oinarrituta, "erabaki ona" dela iritzi dio jardunean dagoen lehendakariak.
Israelek kontsultara deitu ditu Espainian, Irlandan eta Norvegian dituen enbaxadoreak

Israelek kontsultara deitu ditu Espainian, Irlandan eta Norvegian dituen enbaxadoreak

"Hamas taldeko hiltzaileei urrezko domina ematea erabaki dute", salatu du Israel Katz Israelgo Atzerri Gaietarako ministroak.
Abbasek txalotu egin du Estatu palestinarra aitortzeko Espainiak, Irlandak eta Norvegiak egindako iragarpena

Abbasek txalotu egin du Estatu palestinarra aitortzeko Espainiak, Irlandak eta Norvegiak egindako iragarpena

Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak berretsi du bi estaturen aitortzatik etorriko dela konponbidea, eta hiru herrialdeok gaur emandako urratsa lagungarria izango dela bide horretan.
Norvegiak eta Irlandak ere Palestinar Estatua aitortuko dute maiatzaren 28an

Norvegiak eta Irlandak ere Palestinar Estatua aitortuko dute maiatzaren 28an

Elkarrekin hala adostuta, ia aldi berean iragarri du Norvegiak, Irlandak eta Espainiak Palestina Estatu gisa aitortuko dutela. Berehala etorri da Israelgo Gobernuaren erantzuna, eta jada deitu ditu kontsultara Norvegian eta Irlandan dituen enbaxadoreak.
Maiatzaren 28an Espainiak Palestina estatu gisa onartuko duela onartuko du iragarri du Pedro Sanchezek

Maiatzaren 28an Espainiak Palestina estatu gisa onartuko duela onartuko du iragarri du Pedro Sanchezek

Erabakia gobernua osatzen duten bi alderdien artean adostu dutela adierazi du Espainiako Gobernuko presidenteak. Sanchezek gaineratu duenez, "Espainiako herriaren gehiengoaren sentimenduari" erantzuten diote horrela.

UNRWA erakundeak bertan behera utzi du elikagai banaketa Rafahn

UNRWA erakundeak bertan behera utzi du elikagai banaketa Rafahn

Agentziak ohar bidez esan duenez, bi arrazoi daude banaketa bertan behera uztearen atzean: batetik, elikagaiak falta zaizkie, eta, bestetik, oso arriskutsua da inguru horretara sartzea. Maiatzaren 13tik 19ra laguntza humanitarioarekin soilik 48 kamioi sartu dira Rafahn.
1 / 30 Hurrengoa

  • Egipto gaur

    Egipto gaur

    Egiptoko Arabiar Errepublikako albisteak eta gertakariak eitb.eus-en

  • Libano gaur

    Libano gaur

    Hezbollahko milizien eta Israelgo indarren eraso eta borroken inguruko azken ordukoa eitb.eus-en