Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat espetxeratu dute neska adingabe bati, Getxon, sexu-erasoa egitea leporatuta
Udalak "gaitzespenik irmoena" agertu du gertakariaren aurrean, eta "genero desberdintasunean oinarritutako jarrera sexista" guztiekiko gaitzespena eta "edozein eraso sexistarekiko zero tolerantzia" adierazi du.
agentziak | eitb media
Udalak "gaitzespenik irmoena" agertu du gertakariaren aurrean, eta "genero desberdintasunean oinarritutako jarrera sexista" guztiekiko gaitzespena eta "edozein eraso sexistarekiko zero tolerantzia" adierazi du.
Getxoko Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu zuen pasa den larunbatean neska adingabe bati sexu-erasoa egitea leporatuta, eta epaileak espetxera bidali zuen erasotzailea atzo.
Udalak gaur azaldutakoaren arabera, emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko protokoloa jarri du abian Algortan neskato batek sexu-erasoa jaso zuela jakin ostean.
Atxilotu atzo utzi zuten guardiako auzitegiaren esku, eta epaileak fidantzarik gabeko espetxealdia agindu zuen, Udalak zabaldutako ohar batean, xehetasun gehiagorik gabe, agertzen denez.
Udalak bere "gaitzespenik irmoena" agertu du, eta "genero desberdintasunean oinarritutako jarrera sexista guztiak" gaitzetsi eta "edozein eraso sexistarekiko zero tolerantzia" adierazi du.
Udalaren arabera, "kasu honek emakumeen aurkako indarkeriaren arazoaren zati bat baino ez du erakusten, eta arazo horren jatorria emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da".