Gizartea -

Iparraldeko ikastolen festa

Euskaraz bizitzeko nahia aldarrikatu eta Beskoitzeko ikastola eraikitzeko dirua bildu du Herri Urratsek

Inoizko Herri Urratsik handiena da aurtengoa, bi gune gehiago eta eszenatoki berri bat baititu.

Herri Urrats, Senpereko lakuan. Argazkia: EITB
Herri Urrats, Senpereko lakuan. Argazkia: EITB
Jendetza bildu da goizean goizetik Herri Urratsen, zirimiriari aurre eginez

0:38

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Ortzadarra" ez ezik, euri zirina ere izan da protagonista aurten Herri Urratsen. Eguraldiak, ordea, ez du giroa lanbrotu, goizetik jai erraldoi bilakatu baita Senpereko aintzira. "Euskararen alde eta ikastolak babestera" joan direla esan dute batzuek, eta "giroaz gozatzera eta euskaraz bizitzeko nahia aldarrikatzera" joan direla esan dute beste batzuek.

Batera zein bestera, helburu nagusi batek batu ditu guztiak Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festan: Beskoitzeko ikastola eraikitzeko diru-bilketa. Izan ere, hamar urte daramatzate bertako ikasleek eraikin prefabrikatuetan klaseak hartzen, Udalarekin ez dutelako akordiorik lortu.

"Beskoitzen ikastola duin bat eraikitzeko baliatuko dugu gaur bildutako dirua, haurrek baldintza onetan ikas dezaten", esan dio EITBri antolatzaileetako batek.

''Euskal Herri osoak eraikiko du Beskoitzeko ikastola gaur Herri Urratsen elkartasuna adieraziz''
''Euskal Herri osoak eraikiko du Beskoitzeko ikastola gaur Herri Urratsen elkartasuna adieraziz''
''Euskal Herri osoak eraikiko du Beskoitzeko ikastola gaur Herri Urratsen elkartasuna adieraziz''

1:00

Inoizko Herri Urratsik handiena izan da aurtengoa, bi gune gehiago eta eszenatoki berri bat baititu.

Zortzi gune izan ditu orotara, aurrekoetan baino bi gehiago. Egitaraua ere, erakargarria eta anitza. Euskal Herriko musika eszenako talde ezagunak igo dira taula gainera: Esne Beltza, Leihotikan, Niko Etxart, Bele, Neomak (aurtengo kantaren egilea), Nogen...

Bertsolariak (Amets Arzallus, Irantzu Idoate, Haira Aizpurua eta Unai Agirre) eta DJ Bull eta Elepunto disko-jartzaileak Gipuzkoa gunean izan dira. Bizkaia gunea, berriz, umeentzako puzgarrientzat gorde dute. Bestalde, KEI gunean pilota partidak egon dira goiz osoan. 

Bestalde, Mantagorri eszenan, "Gurashow", Eidaberen "Gora Bihotzak" eta Pontx pailazoaren ikuskizuna oholtzaratu dituzte. 

MAKUSI Unibertsoa, Herri Urratsen

EITB Herri Urratsen egon da MAKUSI haur eta gaztetxoentzako plataforma digitalarekin. Unibertso digital hori hobeto ezagutzeko aukera izan dute Senpereko lakuan elkartzen direnek; besteak beste, pertsonaia berriak, erronkak, jolasgunea eta ikus-entzunezko proiekzioen gunea aurkitu dituzte bertan.

Makusi unibertsoa

Makusi unibertsoa

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Iparraldeko ikastolen jaia 2024 Iparraldea bideoak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Lapurdi