Gizartea -

Madril

Haurtxo baten gorpua aurkitu dute zakarrontzi batean, Madrilen

13:30 inguruan jaso du abisua Poliziak. Acuario kaleko 21. zenbakiaren parean agertu da umetxoa hilotz, plastikozko poltsa baten barruan, edukiontzi baten alboan. 

Haurtxo baten gorpua aurkitu dute zakarrontzi batean, Madrilen
Haurtxo baten gorpua aurkitu dute zakarrontzi batean, Madrilen
Haurtxo baten gorpua aurkitu dute zakarrontzi batean, Madrilen

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak ikerketa abiatu du Madrilgo Barajas barrutian, zakarrontzi batean, haurtxo baten gorpua aurkitu ostean.

Zehaztu dutenez, 13:30 inguruan jaso du abisua Poliziak. Acuario kaleko 21. zenbakiaren parean agertu da umetxoa hilotz, plastikozko poltsa baten barruan, edukiontzi baten alboan. 

Osasun zerbitzuak bertaratuta, jaioberriaren heriotza baieztatu dute. Polizia Zientifikoa ere hantxe izan da, eta Polizia Nazionalaren Hilketen V. Taldeak hartu du bere gain kasua, gertatutakoa ikertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Madril Nerabezaroa albisteak