Gizartea -

Zubietako erraustegia

GuraSOSek EAEko Auzitegi Nagusiak emandako epaiaren aurka jarritako helegitea onartu du Konstituzionalak

GuraSOSek azaldu duenez, "epai horren arazoa da ea EAEko Auzitegi Nagusia gaiaren muinean sartzera behartuko duen ala ez, eta erraustegia baimentzea legez kanpokoa den ala ez erabakitzera, horrek haren funtzionamenduan izan ditzakeen ondorioengatik".

Zubietako (Gipuzkoa) erraustegia. Artxiboko irudia: EITB
Zubietako (Gipuzkoa) erraustegia. Artxiboko irudia: EITB
Zubietako (Gipuzkoa) erraustegia. Artxiboko irudia: EITB

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak GuraSOS elkarteak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren (EAEAN) epaiaren aurka jarritako helegitea tramitera onartu du. EAEko Auzitegi Nagusiaren arabera, elkarteak "ez zuen legitimaziorik" Zubietako erraustegiarekin lotutako auzietan Justiziaren aurrean ekiteko.

"Auzitegi Konstituzionalaren balizko epaiaren gakoa ez dago elkarte horrek ekimenak bide judizialetik aurkezteko duen gaitasunean, GuraSOSek gaur egun dagoeneko betetzen baititu horretarako legezko baldintzak", zehaztu du elkarteak ohar batean.

Elkartearen esanetan, "epai horren arazoa da ea EAEAN gaiaren muinean sartzera behartuko duen ala ez, eta erraustegia baimentzea legez kanpokoa den ala ez erabakitzera, horrek haren funtzionamenduan izan ditzakeen ondorioengatik".

Zubietako erraustegiaren aurkako kolektiboak nabarmendu du babes-errekurtsoen "% 1 bakarrik" onartzen dituela tramitera Konstituzionalak, eta horrek "agerian uzten du auzi honen garrantzia".

Konstituzionalaren Bigarren Aretoak probidentzia bat eman du GuraSOSen helegitean "garrantzi konstituzional berezia" duela adierazteko, "arazo bat planteatzen duelako edo Auzitegi honen doktrinarik ez duen oinarrizko eskubide bati eragiten diolako".

Helegiteak EAEANren eta Gorenaren aurrean

GuraSOSek errekurritu egin du, zehazki, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2021eko martxoko ebazpena, GuraSOSek erraustegiaren Ingurumen Baimen Integratuaren aurka jarritako helegitea onartu ez zuena.

Gipuzkoako elkartearen esanetan, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak "esplizituki saihestu zuen gaiaren muinean sartzea, eta, horrela, erraustegiaren baimenaren legezkotasunari buruzko iritzia ematea saihestu zuen, GuraSOSek helegitea jartzeko 'legitimaziorik ez' zuela argudiatuz, eta auzia epaitu gabe geratu zen".

Ondoren, elkarteak kasazioan jo zuen Auzitegi Gorenera, baina hark ez zuen helegitea onartu, GuraSOSek gogorarazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Epaiketak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Auzitegi Konstituzionala Ingurumena EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko epaiketak Kutsadura