Gizartea -

ERREGINAREN KOPA

Realzaleak gogotsu Kopako finalaren egun handian

Donostia prest dago Realeko jolakariei babesa emateko. Hiria apaindu eta egokitu dute larunbat honetan Erreginaren Kopako finala jokatuko duten jolakariei babesa emateko. Finala Zaragozan jokatuko dute, Bartzelonaren aurka, 19:00etan, eta milaka zale joango direla espero da. 

Realaren aldeko tifoa Zubietan. Argazkia: EITB
Realaren aldeko tifoa Zubietan. Argazkia: EITB
Realaren aldeko tifoa Zubietan. Argazkia: EITB

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostia prest dago Realeko jolakariei babesa emateko. Hiria apaindu eta egokitu dute larunbat honetan Erreginaren Kopako finala jokatuko duten jolakariak animatzeko. Finala Zaragozan jokatuko dute, Bartzelonaren aurka, eta milaka realzale egongo dira bertan, gehienak gaur goizean abiatu diren autobusetan joandakoak. 

Bidaia egingo ez dutenentzat, ekitaldi sorta handia prestatu dute Donostian, Saguesen jarritako gunean. Bertan, hainbat ekimen izango dira egun osoan, hala nola futbol-txapelketak, puzgarriak edota zuzeneko musika emanaldiak.  

EITBk zuzenean eskainiko du larunbat honetan Bartzelonak eta Realak jokatuko duten Erreginaren Kopako finala. ETB2n eta eitb.eus-en zuzenean izango da ikusgai, eta Euskadi Irratian eta Radio Euskadin ere jarraitu ahalko da.

Finalaren emozio guztia zuzenean eskaintzeko, EITBk programazio berezia prestatu du, eta EITB Mediako lantalde zabala izango da Zaragozan, azken ordukoaren berri bertatik bertara emateko telebistan, irratian eta sarean. Finalari begira, hainbat baliabide eta saio berezi jarriko ditu EITBk: set bereziak, erreportajeak, elkarrizketak eta gonbidatuak…

Donostiatik Zaragozara abiatu dira zale txuri-urdinak, motxilak ilusioz beteta daramatzatela
Donostiatik Zaragozara abiatu dira zale txuri-urdinak, motxilak ilusioz beteta daramatzatela
Donostiatik Zaragozara abiatu dira zale txuri-urdinak, motxilak ilusioz beteta daramatzatela

0:35

Saguesko jaia

Saguesko jai erraldoi horretan, EITB ere izango da. "Pausoz pauso, bidea egiten" lelopean, 12:00etatik aurrera, "Irabazi Arte"ko gunea egongo da Saguesko karpan, errealitate birtualeko bi set berezirekin: telesail ezaguneko protagonisten paperean sartu, eta penaltiak jaurti edo gelditzeko aukera izango da bertan.

Gainera, Printzesak taldeko Norak, hots, Nahia Sillerok, aurkezle lanak egingo ditu EITBren gunean 17:00etatik aurrera. Bestalde, MAKUSI gaztetxoei zuzendutako unibertso digital estreinatu berriak bere txokoa izango du, 12:00etan hasita; eta Gaztearen disko-jartzaileak musikaz girotuko du gunea 14:00etatik aurrera. 16:00etan, berriz, "Go!azen" ikuskizuna egongo da, eta pantaila erraldoia jarri dute, festa bertan gozatu nahi dutenek final handia zuzenean ikus dezaten.

Reala Zaragorantz abiatu da, Kopa irabazteko asmoz
Reala Zaragorantz abiatu da, Kopa irabazteko asmoz
Reala Zaragorantz abiatu da, Kopa irabazteko asmoz

2:07
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola Kirolak Reala Donostia Gipuzkoa Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Sailkapenak Emakumeen Futbola