Politika -

Eusko Jaurlaritza

Imanol Pradales lehendakari izango denaren kargu hartzea ekainaren 22an izan daiteke Gernikan

Edozein kasutan, datorren ostegunean iragarriko dute noiz izango den Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izendatzeko inbestidura ekitaldia.

Iñigo Urkullu eta Imanol Pradales, Eusko Legebiltzarrean, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu eta Imanol Pradales, Eusko Legebiltzarrean, artxiboko irudi batean
Iñigo Urkullu eta Imanol Pradales, Eusko Legebiltzarrean, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak gaur iragarri duenez, oso litekeena da itxura guztien arabera lehendakari izango denaren Imanol Pradalesen kargu hartze ekitaldia ekainaren 22an izatea. Hala ere, datorren ostegunean iragarriko dute inbestidura saioaren data.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan Tejeriak azaldu duenez, egutegiari begiratuta "ez dago tarte handirik". Ildo horretan, lehendakariaren zin egite ekitaldia ekainaren 22an izan daitekeela esan du, larunbatez egin ohi delako.

Inbestidura saioari dagokionez, ekainaren 17ko astean egin daitekeela aurreratu du, aurrekoa ekainaren 9an egingo diren Europako hauteskundeetatik gertuegi dagoelako. Oraindik data ofizialik ez badago ere, inbestidura ekainaren 20an edo 21ean izan daiteke.

Dena den, datorren osteguneko osoko bilkuran iragarriko dute noiz izango den Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izendatzeko inbestidura ekitaldia. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza EAE Gernika-Lumo Eguneko albisteak Albisteak Imanol Pradales