Lander Briones eta Irati Garmendia Zirkuss Donostiako lehen zirku garaikideko kideak dira. Iaz martxan jarri zuten proiektua eta orain "Sustrai" izeneko emanaldia aurkeztu digute.
'Damutzen naiz' izena jarri diote ikuskizunari, nahiz damuaz baino damuari aurre egiteaz ari diren jendaurrean Iosu Yeregui eta Ion Estala.
Gorputzez, hitzez, bideoz, musikaz... Denak dantzatuz Nodek ekoitzitako 'vodevil'ean.
Larunbatean, break eta urban dantzari onenak bilduko dira Barakaldoko Antzokian. Finala streaming bidez izango da ikusgai, Gaztearen YouTube kanalean eta webgunean.
Harrobi Dantza Bertikala konpainiarentzat "Geure(r)a" ikuskizuna sortu du Janire Etxabek. Ikuskizunak bi Max sarietarako hautagai da: kaleko ikuskizun onena eta diseinu eta espazio eszeniko onena. "Biba Zuek"en Janire Etxabek egin dituen hainbat proiektu aurkeztu dizkigu.
Aurreiritzien eta zuzentasun politikoaren kateak hautsi dituzte Lara Zapirain eta Hodei Iriartek dantzariek, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. "Akondroplasia izateagatik seinalatu sentiarazi naute", esan du Zapirainek, "baina aurreiritziak zituztenek ere flipatu dute pieza ikustean".
Taldearen 20 urteko ibilbidea ospatzeko, munduko bira egiten ari da Korrontzi taldea, eta Oinkari dantza taldea beraiekin izango da bertan. Agus Barandiaranek dioenez, trikitixa irekitzen denean jendea dantzan hasten da dauden munduko herrialdean daudela. Euskal kulturaren erakusleiho dira munduan.
Korrontziren 20. urteko ibilbidea dela eta, munduan zehar bira egiten ari da taldea Oinkari dantza taldearekin batera. Ikuskizuneko pieza bat, 'Laja badoa' balsa, eskaini digute zuzenean Agus Barandiaran trikitilariak eta Mattin Etxebeste eta Onditz Esnaola dantzariek.
Zortzi dantzari oholtzan, bi horma sendoren artean harrapatuak. Halley kometa ezagutu gabeak. Hurrengoa iritsi bitartean osatzen duten belaunaldiaren islada.
Bertsoak eta dantza uztartzeko ideiarekin Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek "Errimak oinetan" emanaldia sortu zuten duela 10 urte. 5 urte dira bigarren edizioa hasi zutela, hainbat formatura ekarrita: "Errimak bi oinetan". Saioan ikuskizunari buruz hitz egin digu Unai Elizasu zuzendariak.
Gipuzkoako hogei eskola baino gehiagoko dantzariak elkartu dira gaur Donostiako Kontxako pasealekuko barandan, dantza klasikoaren urteroko hitzorduan. Ikuskizun ederra eskaini dute aurten ere, mugimendu arin eta dotoreekin.
Egia ala gezurra jokoan ari dira Sua Enparantza eta Lucia Lacarra dantzariak "Gora Bihotzak!" saioan. Elkar ongi ezagutzen al dute? Mikel Elizegik egin dizkien galderen bidez jakingo dugu.
"Love letters" bere azken ikuskizuna aurkezten izan da Lucia Lacarra dantzari zumaiarra "Gora Bihotzak!" saioan, eta jolas bat proposatu diote: WhatsAppeko mezuetan emojien bidez zein ballet ikuskizun mitikori buruz ari ziren asmatzea. Lortu al du?
Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak Dantza Hilabetearen kariaz antolatutako egitarau zerrenda aurkeztu du gaur. Apirilaren 28an, igandearekin, Dantzaren Nazioarteko Egunaren Gala egingo dute, Victoria Eugenian.
Itxas Argia euskal dantza taldea 1964an sortu zen. 60. urteurrena betetzen duten honetan, Getxoko Andra Mariko dantza taldeaz eta ospakizunez aritu dira Nerea Zamakona eta Irune de la Maza dantzariak. Diotenez, orain arte generoak mugatutako dantzak zirenak misto bilakatzen hasi dira txikienekin.
Larraitz Ugartemendiak Errenteriako Herri Arte eskolan ematen ditu klake klaseak. Hantxe hartu gaitu bere ikasleekin batera eta klakea ikasteko gakoak eman dizkigu.
Lim Bernaola Ohashi elkartearen kidea da eta Japan Weekend-en 'Ohashi Asian Dance Contest' eta 'Random Dance' lehiaketak antolatzen dituzte. Gonbidatuak asiar kulturari buruz hitz egin digu.
Joseba eta Julen anaiak, Otsagabiko dantzariak biak, ezagutu ditu Pagadik. Muskildako baselizaraino kalejira joan da haiekin, eta, behin han, makil dantza dantzatu dute. Nola moldatu ote da Pagadi?
Batez ere, kontzertuak (5.569) eta antzerki emanaldiak (4.562) programatu ziren. Musika emanaldien % 27 izan ziren euskaraz, eta antzerki ikuskizunen % 41. Bertso-saio kopuruari dagokionez, aurreko urtean baino % 9 gutxiago egin ziren.
Oso denbora gutxi izan du dantzariak bere emanaldia prestatzeko, baina izugarrizko lana egin eta ikuskizun ederra prestatu dute dantza eta oihaletan egin dituen akrobaziak uztartuta. Esan dezakegu Sua Enparantza Gure Zirkuko artista dela. Zorionak!
"Txalaparta" emanaldia estreinatuko du Kukai dantza konpainiak, eta ikuskizun berria izan dute hizpide "Biba Zuek!" saioan Jon eta Alain Mayak, Izar Aizpuruk, Ibon Huartek eta Nerea Vesgak. Jon Mayak dioenez, instrumentua erabiltzeaz gain, txalapartaren atzean dauden hainbat kontzeptu landu dituzte.
Dantzarekiko zaletasunak eraman zuen Judith Rivas matematikaria euskal dantzen eta matematikaren arteko lotura ikertzera. Dioenez, badaude loturak elkarren artean hain ezberdinak diruditen bi esparruon artean, eta dantza motaren arabera matematika ezberdinak daude.
Erritmo handiko abestia dugu "Reggaean hegan" eta oso dantzagarria da. Hara, Kimetz Etxabek kantaren koreografia erakutsi digu, "Go!azen"eko lagunek bezala dantza dezagun.
Albina Stardust Donostiako 'Pole Dance' eskola batean izan da, eta barra gaineko dantza mota hori egiten saiatu da, Oneka Jauregiren laguntzarekin. Hona hemen ikastaroaren emaitza.
25 urte baino gehiagoko ibilbidea du donostiarrak, eta desgaitasunen bat duten pertsonekin Verdini Dantza Taldean egindako lanagatik saritu dute. Donostiako Udalean izandako ekitaldi batean jaso du golardoa Verdinik, oso hunkituta.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Ondare saria eman dio Juan Antonio Urbeltzi, Ikerfolk Argia elkarteko burua, azken hamarkadetan euskal dantzak kontserbatzen eta aztertzen egindako lanagatik.
Antonio Vivaldiren "Lau urtaroak" guztiz ezaguna eta Giovanni Antonio Guido haren garaikidearen "Urteko lau urtaroak" ia lan ezezaguna fusionatu ditu Thierry Malandain koreografoak. Urtarrilaren 19 eta 20an emango dute, Arriagan.
K-pop Hego Koreako musika eta dantza generoa da, eta hainbat estilo batzen ditu: hip-hopa, elektronika, popa… Mariela Pavon eta Maren Llanos gazteek dantza horren berezitasunak kontatu dizkigute, eta ondoren erakustaldia egin dute, beste hiru lagunekin batera. Everyoku taldea osatzen dute
Hells dantza estiloak Estatu Batuetan dauka jatorria, 8-10 zentimetroko takoiak dituzten zapatekin dantzatzen da, eta bere baitan hainbat disziplina biltzen ditu: dantza garaikidea, jazza… Ibona Garcia dantzari profesionala da, eta genero horren ezaugarriak azaldu dizkigu.
Amaia Sinobas dantzariak dancehall-a egiten du, 70eko hamarkadan, Jamaikako kaleetan sortutako dantza sozio-kulturala, aldarrikatzailea eta erritmo bizikoa. Genero horri buruzko xehetasunak kontatu dizkigu, eta herrialde hartan dantzatzen ikusi dugu.
15 emanaldi egingo dituzte asteburuz asteburu, apirilaren 27ra arte, Pagolako herritarrek. Lehena eta azkena, ohi bezala, antolatzaileen herrian izango da.
2024. urteari ongietorria emateko, Zetak eta Neomak musika-taldeak eta Kukai dantza-konpainia gonbidatu ditu Euskal Telebistak Gasteiztik egin duen "Kaixo 2024" saio berezira. Goza ezazu ikuskizunarekin, eta urte berri on!