Osasuna

1 / 30 Hurrengoa
Sendagaien Europako Agentzia metamizola duten analgesikoak aztertzen ari da, tartean Nolotil

Sendagaien Europako Agentzia metamizola duten analgesikoak aztertzen ari da, tartean Nolotil

Mina eta sukarra artatzeko erabiltzen diren sendagai horiek kolokan daude iInfekzio larriak eragiteko arriskuagatik. Metamizola duten medikamentuak baimenduta daude EBko 19 herrialdetan, horien artean Espainian. Finlandian, ordea, metamizola duen baimendutako sendagai bakarra erretiratu dute.

EAJk eta EH Bilduk lehen arretan dagoen mediku falta konpontzeko neurriak eskatu dizkiote Osasun Ministroari

EAJk eta EH Bilduk lehen arretan dagoen mediku falta konpontzeko neurriak eskatu dizkiote Osasun Ministroari

Lehen arretan dagoen mediku falta konpontzeko premiazko neurriak hartzeko eskatu diote Osasun Ministroari. Profesionalen kudeaketa erkidegoen eskumena dela azpimarratu du Monica Garcia ministroak.

Ez Hain Ondo 1x08: Badakigu ezetz esaten?

Ez Hain Ondo 1x08: Badakigu ezetz esaten?

Begi hutsez ikusten ez diren mugak jartzeaz, deseroso eta egoista sentitzeaz, gatazkak eragiteak sortzen digun beldurraz eta ezetz esateaz aritu dira Irati Perez psikologoa eta Ane Zuazubiskar.

Anbulantzien hitzarmena sinatu dute, indarrean dagoen bitartean % 30eko soldata-igoera jasotzen duena

Anbulantzien hitzarmena sinatu dute, indarrean dagoen bitartean % 30eko soldata-igoera jasotzen duena

ELAk, CCOOk eta UGTk hitzarmena sinatu dute. CCOOk nabarmendu duenez, "mobilizazioen eta greba luze baten ondoren, amaitu ahal izan da lan-gatazka, behin betiko hitzarmena sinatuta".
Martxa batek prekarietatea, murrizketak eta gastu militarra salatuko ditu larunbatean, Ezkerraldean

Martxa batek "prekarietatea, murrizketak eta gastu militarra" salatuko ditu larunbatean, Ezkerraldean

Ezkerraldeko hainbat kolektibok eta ELA, LAB, Steilas, ESK, CNT eta CGT-LKN sindikatuek deitu dute protesta, "baliabide publikoak eta zaintza duina" eskatzeko. Mobilizazioa 12:00etan abiatuko da Sestaoko Kasko plazatik.
Osakidetzak aparteko orduen ordainsaria handituko die etengabeko arretako eta larrialdietako erizainei

Osakidetzak aparteko orduen ordainsaria handituko die etengabeko arretako eta larrialdietako erizainei

Proposamena SATSE erizainen sindikatuak bakarrik onartu du. Bestalde, ELAk, LABek eta CCOOk kritikatu dute Osakidetzak langile falta konpontzeko egitasmorik gabe jarraitzen duela. Salatu dutenez, zuzendaritzak proposatzen duen neurri bakarra aparteko ordu gehiago egitea da.
Bilera irekia eta elkarretaratzea Zumaian, herriko osasun zentroak bizi duen egoera ''kezkagarria'' salatzeko

Bilera irekia eta elkarretaratzea Zumaian, herriko osasun zentroak bizi duen egoera ''kezkagarria'' salatzeko

Zumaia Osasun Publikoaren Alde (ZUOPA) izeneko plataformak bilera irekia egin du arratsaldean, euren burua aurkeztu eta dituzten eskariak partekatzeko. Ondoren, Osakidetzak euren aldarriak entzun ditzan mobilizatu dira, jubilatuen eta pentsiodunen elkartearekin batera.

Pediatrek aztertuko dituzte teknologiaren erabilera desegokiak; kasu zailenak osasun mentalera bideratuko dira

Pediatrek aztertuko dituzte teknologiaren erabilera desegokiak; kasu zailenak osasun mentalera bideratuko dira

Ingurune digitalean adingabeak babesteko legearen aurreproiektuaren arabera, pediatren egitekoa izango da teknologiaren erabilera desegokiak hautematea aldizka egiten zaizkien azterketetan. Ruben Garcia pediatrak dio denbora daramatela honetan lanean, eta legeak hori sistematizatu egingo duela.

Euskadik ez du parte hartu Osasun Ministerioak uda garaian medikuen eskasia eztabaidatzeko deitutako bileran

Euskadik ez du parte hartu Osasun Ministerioak uda garaian medikuen eskasia eztabaidatzeko deitutako bileran

Osasun Ministerioak argituko du zer egin ahal izango duten barneko mediku egoiliarrek uda honetan, baina uste du erkidegoetako batek ere ez duela legea urratuko, baten bat bere profesionalen segurtasun juridikoa "arriskuan" jartzeko prest ote dagoen zalantzan jartzen duelako.
Euskadik ez du parte hartu Lurralde arteko Osasun Kontseiluan

Euskadik ez du parte hartu Lurralde arteko Osasun Kontseiluan

Gotzone Sagardui jarduneko Osasun sailburuak azaldu duenez, Espainiako Osasun Ministerioari neurri zehatzak eskatzen jarraitzen dute profesionalen urritasun-egoera errazteko. Sagarduik azpimarratu du ez duela ulertzen zertarako deitzen dieten udarako plangintza eginda dutenean.

Medikuen 1.000 txanda gera litezke udan bete gabe, Euskadiko Medikuen Sindikatuaren arabera

Medikuen 1.000 txanda gera litezke udan bete gabe, Euskadiko Medikuen Sindikatuaren arabera

Era berean, Euskadiko Medikuen Sindikatuak kritikatu du EAGko eta Larrialdietako medikuek, beren borondatez aparteko txandak egiten dituztenek, 33 euro gordin kobratuko dituztela orduko, orain arte kobratzen zenaren erdia.
Gurutzeta eta Donostia ospitaleek Gazako 12 haur hartuko dituzte

Gurutzeta eta Donostia ospitaleek Gazako 12 haur hartuko dituzte

Pazienteek hainbat patologia dituzte, batez ere onkologikoak eta traumatismo larriak. Guztiak Gazako ospitale turkiarrean daude oraingoz.
Udako ordutegia murriztuko dute Lehen Mailako Arretako zentroen % 21ean, zenbaitetan aste honetatik bertatik

Udako ordutegia murriztuko dute Lehen Mailako Arretako zentroen % 21ean, zenbaitetan aste honetatik bertatik

ELA eta CCOO sindikatuek salatu dutenez, langileen "lan-karga gehitzen" eta herritarrei "zerbitzua murrizten" jarraitzen da, "Lehen Mailako Arretaren gabeziei aurre egiteko" planik gabe.
Nafarroako osasun publikoko itxaron zerrendak nabarmen txikitu dira maiatzean, Osasun kontseilariaren hitzetan

Nafarroako osasun publikoko itxaron zerrendak nabarmen txikitu dira maiatzean, Osasun kontseilariaren hitzetan

"Batzuek diotena gorabehera, Nafarroako osasun publikoa aparta da", esan du, "eta hori ez da gure departamentuko goi karguen merezimendua, egunero bertan lanean ari diren profesionalena eta kolore guztietako gobernuek eraiki duten kudeaketa eta antolamenduarena baizik".
Karabela portugesen, marmoken eta ostreopsis algen jarraipen berezia egingo du Osasun Sailak udan

Karabela portugesen, marmoken eta ostreopsis algen "jarraipen berezia" egingo du Osasun Sailak udan

Astero, laginak hartuko ditu EAEko 43 hondartza eta aintziretan, azterketa mikrobiologikoa egiteko, eta uraren kalitatearen berri emango du.
''Kukutxeztula nabarmen igo da nerabeen artean, eta oso arriskutsua da jaioberriak kutsatzen badituzte''

''Kukutxeztula nabarmen igo da nerabeen artean, eta oso arriskutsua da jaioberriak kutsatzen badituzte''

Joseba Rementeria pediatrak azaldu duenez, azken hilabeteetan asko igo dira kukutxeztula kasuak nerabeen artean. Gaixotasun arina da nerabeentzat, ez, ordea, jaioberrientzat.

Abortuen gorakadaren aurrean, sexu-hezkuntzaren eta antisorgailuen aldeko apustua egin dute adituek

Abortuen gorakadaren aurrean, sexu-hezkuntzaren eta antisorgailuen aldeko apustua egin dute adituek

Euskadin ia 4.000 emakumek abortatu zuten 2022an, hamarkada bateko bigarren zifrarik altuena. Adituek diotenez, ekiditeko gakoa sexu-heziketa gehiago eta antisorgailuak eskuratzea erraztea da.

Bi emakume atxilotu dituzte Donostian tratamendu mediko-estetikoak egiteagatik, beharrezko egiaztagiririk gabe

Bi emakume atxilotu dituzte Donostian tratamendu mediko-estetikoak egiteagatik, beharrezko egiaztagiririk gabe

Hainbat substantzia injektagarri konfiskatu zizkieten atxiloketaren unean. Substantzia horiek ez zuten Europar Batasunaren berme-ziurtagiririk etiketan. 7.000 euro ere atzeman zizkieten.
Sagardui: ''Fentaniloaren zenbaketa ez zetorrela bat ikusi genuen eta ikerketa bat dago abian''

Sagardui: ''Fentaniloaren zenbaketa ez zetorrela bat ikusi genuen eta ikerketa bat dago abian''

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak Urdulizko Ospitaleko fentaniloa zuten zenbait farmako desagertu ondorengo barne-ikerketari buruz hitz egin du.

Azken sei urteetan laukoiztu egin da bapeatzaileen kopurua EAEn eta lautik batek 15-21 urte ditu

Azken sei urteetan laukoiztu egin da bapeatzaileen kopurua EAEn eta lautik batek 15-21 urte ditu

Eusko Jaurlaritzak bapeatzeak osasunean dituen arrisku larriez ohartarazteko kanpaina abiatu du, bereziki gazteei zuzenduta.
Osakidetzako Larrialdi zerbitzuak 1.100 dei jasotzen ditu egunero

Osakidetzako Larrialdi zerbitzuak 1.100 dei jasotzen ditu egunero

Bestalde, 2023an ia 600 joan-etorri egin zituzten anbulantzia edo helikopteroek larrialdiak artatzeko.
Covidaren FLiRT aldaeraren hainbat kasu atzeman ditu Osakidetzak EAEn

Covidaren FLiRT aldaeraren hainbat kasu atzeman ditu Osakidetzak EAEn

Omicron aldaeraren mutazio bat da FLiRT izenekoa, eta azken hilabeteotan, AEBn zein Europako zenbait herrialdetan azkar ari da zabaltzen. Munduko Osasun Erakundeak jada farmazeutikei eskatu die txertoak aldaera berri horretara egokitzeko.
Osakidetzak barne ikerketa abiatu du Urdulizko Ospitalean fentaniloa duten hainbat botika falta direla eta

Osakidetzak barne ikerketa abiatu du Urdulizko Ospitalean fentaniloa duten hainbat botika falta direla eta

AEBn osasun arazo bihurtu den droga minaren kontrako tratamendu gisa erabiltzen da osasun eremuan, eta erietxeetan giltzapean dituzte substantzia hori duten medikamentuak. Saileko iturriek EITBri jakinarazi diotenez, hainbat botikaren falta sumatu dute eta "gorabehera" hori ikertzen ari dira.
Sunakek barkamena eskatu du Erresuma Batuko agintariek kutsatutako milaka odol-transfusio ezkutatu zituztelako

Sunakek barkamena eskatu du Erresuma Batuko agintariek kutsatutako milaka odol-transfusio ezkutatu zituztelako

1970 eta 1991 artean 30.000 pertsonak baino gehiago kutsatu ziren GIBarekin eta hepatitisarekin, eta horietatik 3.000 inguru hil dira. Sunakek "bihotz-bihotzez" barkamena eskatu du Parlamentuan "bidegabekeria izugarri" honengatik. "Gaur lotsatzeko eguna da Estatuarentzat", erantsi du.
''Kontuan hartzeko oinetakoak dira, baina ez denontzako gomendagarriak''

''Kontuan hartzeko oinetakoak dira, baina ez denontzako gomendagarriak''

Gero eta jende gehiago ikusten da oinetako lau eta arinekin, barefoot motakoekin. Ioana Arbillaga podologoari galdetu diogu oinetako mota honen onurei eta kalteei buruz.

Osakidetzak proba ez-inbaditzailea egingo die anomalia kromosomikoen arrisku ertaina duten haurdunei

Osakidetzak proba ez-inbaditzailea egingo die anomalia kromosomikoen "arrisku ertaina" duten haurdunei

Proba odol-analisi soil bat da, eta % 99eko fidagarritasuna dauka. Arriskutsua den amniozentesia egitea saihestuko da, horri esker.
Zeliakoen egun honetan gaitzaren sintomak eta nola aurre egin aztertzen dugu

Zeliakoen egun honetan gaitzaren sintomak eta nola aurre egin aztertzen dugu

Azpeitiako Eliku Zentroan Aitziber Aizpuruk zeliakiari buruz hitz egin digu. Bere esanetan ''glutenik gabeko dieta ez da moda bat, zeliakiari aurre egiteko modu bakarra da".

OCU Euskadik Lehen Mailako Arretan psikologia taldeak prestatzea eskatu du

OCU Euskadik Lehen Mailako Arretan psikologia taldeak prestatzea eskatu du

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundeak dioenez, osasun mentalaren arreta ez da nahikoa, eta psikologo klinikoekin hobetu behar da.
Estatua betaurrekoak eta lentillak finantzatzen hasiko dela 2025ean adierazi du Monica Garciak

Estatua betaurrekoak eta lentillak finantzatzen hasiko dela 2025ean adierazi du Monica Garciak

Osasun sailburuak adierazi duenez, berdintasunezko neurria da. Betaurrekoak eta lentillak denentzat eskuragarri egotea da helburua, batzuentzat gastu osagarri bat izan baitaiteke.
Tuberkulosiaren prebentziorako jarduera-protokoloa aktibatu dute Bizkaiko bost ikastetxetan

Tuberkulosiaren prebentziorako jarduera-protokoloa aktibatu dute Bizkaiko bost ikastetxetan

Gaitzaren kasu bakarra atzeman da. Pertsona hori tratamenduan dago eta haren kontaktu estuei egindako azterketak agerian utzi du ez dagoela kutsadurarik. Hala ere, prebentzio gisa, Osasun Sailak eskola-eremura zabaldu du kontaktuen azterketa.
Hil egin da duela bi hilabete genetikoki eraldatutako txerri baten giltzurruna transplantatu zioten gizona

Hil egin da duela bi hilabete genetikoki eraldatutako txerri baten giltzurruna transplantatu zioten gizona

Massachusettseko Ospitale Orokorrak jakitera eman duenez, ez dago heriotza transplantearen ondorioz gertatu dela esateko zantzurik. Gizonak 62 urte zituen.
Italiako Ponza Film Awardsen saritu berri duten 'Erresistente' dokumentala, Primeran plataforman ikusgai

Italiako Ponza Film Awardsen saritu berri duten 'Erresistente' dokumentala, Primeran plataforman ikusgai

Bego Zubia Gallastegiren dokumentalak antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterioen arazoa jorratzen du. Elhuyarrek ekoitzi du eta EITBk ere parte hartu du bertan.
Fibromialgia, Euskadin 90.000 pertsonari eragiten dion gaixotasun ikusezina

Fibromialgia, Euskadin 90.000 pertsonari eragiten dion gaixotasun ikusezina

Gorputz osoan mina eragiten duen eritasuna da fibromialgia, edozein adin tartetan ager daitekeena, eta batez ere emakumeek pairatzen dutena. Igandean Fibromialgiaren Eguna denez, aurreiritziz beteriko gaixotasunari ikusgarritasuna eman nahi izan diogu.
Bilboko Gurutze Gorriko Ospitaleko grebak ia erabateko jarraipena izan duela nabarmendu du ELAk

Bilboko Gurutze Gorriko Ospitaleko grebak "ia erabateko" jarraipena izan duela nabarmendu du ELAk

Sindikatuak salatu duenez, "enpresak ahalegin guztiak egin ditu Jaurlaritzak ezarritakoak baino gutxieneko zerbitzu handiagoak inposatzeko". Mobilizazioekin jarraituko dutela ohartarazi du ELAk.
''Fibromialgia abordatzen'', kirol erronken bidez kontzientziazioa pizteko proiektua

''Fibromialgia abordatzen'', kirol erronken bidez kontzientziazioa pizteko proiektua

Gertutik bizi du Beñat Garcia kirolariak fibromialgia gaixotasuna. Horregatik "Fibromialgia abordatzen" ekimena jarri du martxan, informazioa eskura jarri eta gizartea kontzientziatzeko. Hainbat kirol erronketan parte hartzen dabil, jantzi bereizgarri bat soinuen duela.

Ane Murueta-Goyena: Erretina aztertuta parkinson gaixoen eboluzio kognitiboa azter dezakegu

Ane Murueta-Goyena: "Erretina aztertuta parkinson gaixoen eboluzio kognitiboa azter dezakegu"

EHUko Neurozientzia Saileko ikerlaria da Ane Murueta-Goyena, eta berriki parkinson gaixotasunaren neurodegenerazioa monitorizatzeko tresna ez inbaditzaile bat erabiltzeko proposatu du EHU eta BioBizkaiako ikerketa batek.
Bilboko Gurutze Gorriko Ospitaleko langileek hiru greba egun egingo dituzte gaurtik aurrera

Bilboko Gurutze Gorriko Ospitaleko langileek hiru greba egun egingo dituzte gaurtik aurrera

ELA sindikatuak deitu du lanuztea Osakidetzak azpikontratatutako erietxe horretan. Goizean manifestazioa egingo dute beharginek Basurtuko Ospitaletik Gurutze Gorriaren egoitzaraino.
Gurutzetako sarrera nagusia itxita egongo da uztailera arte, obrengatik

Gurutzetako sarrera nagusia itxita egongo da uztailera arte, obrengatik

Uda bukatutakoan amaituko dituzte lanak. Harrera, arreta eta informazio guneak berriztatuko dituzte, irisgarritasuna hobetze aldera, eta paziente zein senitartekoek arreta pertsonalizatuagoa" eta "pribatutasun handiagoa" izan ditzaten. 

Gurutzetako ospitaleko sarrera nagusia itxita egongo da uztailera arte, berrikuntza lanak tarteko

Kata Legarra: ''Emaginok bizitzaren ziklo osoan gaude''

Kata Legarra: ''Emaginok bizitzaren ziklo osoan gaude''

Kata Legarra Gernikako emagina izan da gure protagonista. Maiatzaren 5ean Emaginen Nazioarteko eguna da eta Kataren bitartez hobeto ezagutuko dugu lanbide hau. 

1 / 30 Hurrengoa

  • Adinekoak

    Adinekoak

    Pertsona adindunak nola bizi diren buruzko azken berriak eitb.eus-en

  • EITB MARATOIA

    EITB MARATOIA

    Aurtengo EITBren elkartasun maratoia minbiziari aurre egiteko izango da.

  • Osakidetza gaur

    Osakidetza gaur

    Lan-eskaintza publikoen gaurkotasun osoa eta euskal osasun publikoari buruzko albisteak.

  • Botiken azken ordukoa

    Botiken azken ordukoa

    Farmazia industriaren ikerketen eta merkaturatutako sendagai eta botiken azken ordukoa gaur.

  • Eskola kirola

    Eskola kirola

    Eskolaz kanpoko kirol-jarduerei buruzko azken ordukoa.