Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Jaialdia

Grimes Bilbao BBK Live jaialdian egongo da, uztailean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Espainiako Estatuan 2016an emango duen kontzertu bakarra izango da Kobeta mendikoa.

Grimes artista kanadarra Bilbao BBK Live jaialdiaren hamaikagarren edizioari batu zaio. Hala, besteak beste, Arcade Fire, Pixiesm Foals eta Tame Impala taldeekin partekatuko du agertokia, uztailaren 7tik 9ra.

Aipatu jaialdiaren antolatzaileek iragarri dutenez, Espainiako Estatuan aurten Claire Boucherrek (Grimes) emango duen zuzeneko bakarra izango da Bizkaiko hiriburukoa.

Egungo synth-pop musikaren irudi garrantzitsuenetakoa da 26 urteko artista, eta haren curriculuma amaiezina da: musikagilea, abeslaria eta ekoizlea da, bideoak zuzentzen ditu, idazle lanetan aritzen da eta ilustratzailea ere bada.

2008an iritsi zen Grimesen lehendabiziko maketa, eta bi urte geroago Geidi Primes diskoa argitaratu zuen. Ostean, beste lau lan kaleratu ditu.

Orain arte baieztatutako taldeak

ARCADE FIRE
PIXIES
TAME IMPALA
FOALS
NEW ORDER
M83
GRIMES
HOT CHIP
YEARS & YEARS
JOSÉ GONZÁLEZ
FATHER JOHN MISTY
COURTNEY BARNETT
WOLF ALICE
JAGWAR MA
WAS
HOLA A TODO EL MUNDO

Sarrerak

Hiru eguneko bonoa 110 euroan dago eskuragarri (+6 euro, banaketa gastuengatik). Eskaintza berezia otsailaren 16an bukatuko da.

Gainera, kanpatzeko aukera ematen duen bono bereziak 120 euroko prezioa dauka (+6 euro, banaketa gastuengatik).



>

>