Bitxikeriak -
Paleontologia
Dinosauru mota berri baten aztarnak aurkitu dute Txinan
Linheraptor exquisitus izeneko animaliaren fosila duela 75 milioi urte inguru bizi izan zen 2,44 metrotako eta 25 kiloko dinosauru haragijale batena da.
Erredakzioa
Barnealdeko Mongoliako eskualde txinatarrean velociraptor dinosauruaren familiako eta konkortutako atzaparrak zituen dinosauru baten fosilak aurkitu dituzte, Zootaxa aldizkari berezituaren arabera.
Linheraptor exquisitus izeneko animaliaren fosila Wulansuhai mendian aurkitu dute Michael Pittman britaniarrak eta Michael Pittman estatubatuarrak. Biak doktoretza egiten ari dira.
Aurkitutako fosila duela 75 milioi urte inguru bizi izan zen 2,44 metrotako eta 25 kiloko dinosauru haragijale batena da. Ustez, oso animali bizia zen eta harrapakinak zarrastatzeko erabiltzen zuen atzapar konkortuak zituen.
Zientzilarien arabera, aurkikuntza honi esker velociraptor dinosauruen ezaugarriak hobeto ulertu ahal izango dira.
Linheraptorra eta velociraptorra dromesaurioen familiakoa da eta biak dira Kretazeoan bizi izan ziren dinosauru haragijaleak.