Bitxikeriak -
Etxean egindakoa
Txinatar batek kanioi batekin uxatu ditu higiezin-espekulatzaileak
Arma eskorga batekin, hodi batzuekin eta su artifizialekin eraiki du. Nekazariak ez du algodoia ereiten duen eta behiak eta arrainak hazten dituen 16.000 metro karratuko lursaila utzi nahi.
Erredakzioa
Txinako erdialdeko Hubei herrialdeko nekazari batek eskorga batekin, hodi batzuekin eta su artifizialekin kanioi bat eraiki du eta bere lurrak kendu nahi dizkioten agintariak uxatzeko erabili du. Bertoko egunkari bat adierazi duenez, bi aldiz lortu du dagoeneko.
Argitalpenak jakinarazi duenez, Yang Youdek etxeko artileria hartu du eta dorre batera igo da kanoikadak botatzeko. Horrela, urte hasieratik bi aldiz orube batean bihurtzen saiatu diren langileak aldentzea lortu du.
Yangek ez du 16.000 metro karratuko lursaila utzi nahi, bertan algodoia, fruta-arbolak, behiak eta arrainak hazten baititu.
Txinan lurralde denak Estatuarenak dira, baina herritarrek horien gozamena dute. Yangen kasuan, bere kontratua 2029ra arteko da egunkariak adierazi duenez.