Itxi

Ekonomia

Zuzenketen izapidea igaro dute

EAEko 2011ko Aurrekontuak, onarpen bidean

Erredakzioa

PSE eta PP alderdiek atzera bota dituzte Aralar, EA, EB eta UPyD alderdien osoko zuzenketaK; EAJ, ordea, abstenitu egin da.

Eusko Jaurlaritzak EAEko 2011ko Aurrekontu Orokorren proiektua Legebiltzarrean tramitatzeko lehen oztopoa igaro du gaur: Aralar, EA, EB eta UPyD alderdiek aurkeztutako lau osoko zuzenketak atzera bota dituzte PSEk eta PPk, eta EAJ abstenitu egin da.

Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak defendatuko aurrekontua 10.549 milioi eurokoa da, iaz baino % 2,3 gehiago.

Zuzenketek PSEren eta PPren 38 aurkako boto jaso dituzte, EAJren 29 abstentzio eta zazpi aldeko boto.

Aurrekontuen behin betiko onarpena abenduaren 23ko osoko bilkuran emango da.