Ekonomia
2011
EAJk eta PSEk Arabako eta Gasteizko aurrekontuak adostu dituzte
Erredakzioa
Xabier Agirre eta Txarli Prieto izan dira datorren urterako dokumentua sinatu dutenak. Iaz bi alderdiek antzeko paktu bat itaundu zuten.
EAJk eta PSE-EEk Arabako Aldundiko eta Gasteizko Udaleko 2011ko aurrekontuak itaundu dituzte.
Horrela jakinarazi du prentsaurrekoan Txarli Prieto PSE-EEren bozeramaileak, Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusiak goizean dokumentua sinatu eta gero.
Arabako Aldundia EAJk kudeatuta dago, Gasteizko Udala, aldiz, PSE-EEk gidatuta. Bietako inork ez du gehiengorik dagozkien aurrekontuak onartzeko, hori dela eta, babesa elkarri ematen diote, beharrezko bozak bi erakundeetan izateko.
Iaz bi alderdiek antzeko paktu bat itaundu zuten Aldundian eta Udalean aurrekontuak lortzeko.

