Itxi

Ekonomia

Gobernu Bilera

Jaurlaritzaren zorpetzea % 40 baino gehiago murriztu da 2011an

Erredakzioa

Jaurlaritzaren Gobernu Bilerak gaur onetsi duen dekretuaren arabera, urte honi dagokion zorpetzearen baimena 1.187 milioi eurokoa da, iaz baino % 41,7 gutxiago.

Eusko Jaurlaritzaren zorpetzea % 40 baino gehiago murriztu da 2011. urtean, aurreko urteko zenbatekoarekin alderatuta.

Jaurlaritzaren Gobernu Bilerak gaur onetsi duen dekretuaren arabera, urte honi dagokion zorpetzearen baimena 1.187 milioi eurokoa da, iaz baino % 41,7 gutxiago.

Idoia Mendia Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, euroan edo beste edozein dibisan egin ahal izango dira 2011ko zorpetze eragiketak. Interes tasa finkoa edo aldakorra izango da, gehienez 30 urteko epean.