Gizartea
Australia
"Musulman sarraskia" bideo-jokoa merkatutik kentzeko eskatu dute
Jokoak, 22 urteko diseinugile australiar batek garatutakoak, "musulmanak akatzera" gonbidatzen du.
Australiako islamiar komunitateak gogor salatu du interneten dagoen joko bat, "Musulman sarraskia" deiturikoa, "musulmanak akatzera" gonbidatzen duelako. Bideo-jokoa joandako irailaren 11an kaleratu zuten eta Eric Vaughan 22 urteko diseinugile australiarrak (Sigvatr ezizenaz ezagutua) sortu du. Canadako Musulman Masacre izeneko&' || 'nbsp; web gunean eskura dago jokoa.
Keysar Trad Islamiar Adiskidetasunaren Elkarteko presidenteak Justizia departamentuari idazki bat bidali zion jokoa ken dezaten eskatzeko. Traden arabera, aipatutako web guneak gorrotoa elikatzen du eta jokalariak "indarkeria, diskriminazioa eta ekintza iraingarriak" australiar musulmanen aurka izatera bultzatzen du.
Justizia departamentuaren arabera, Poliziak ikertu beharko du jokoak 2005eko albaramendu arauen kontra doan. "Etsaitasun sentimenduak taldeen artean sortaraztea, eta bakea, ordena edo aginte ona mehatxatzea" delitua da lege horren arabera.
Hala ere, Keysar Tradek salatu du Australiako Komunikabideen Agintaritza jotzeko "gomendatu diola" Poliziak, ez daukalako eskumenik kanadiar web guneen gainean aritzeko.

