Gizartea -

Erredakzioa

FEVEk eta RENFEk bertan behera utzi dituzte zerbitzuak

Fevek tren erregionalen zerbitzuak geldiarazi ditu Bizkaian, Galizian, Asturiasen eta Kantabrian. RENFEk 18:00etan bertan behera utzi ditu tren zerbitzuak EAEn.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fevek bertan behera utzi ditu arratsaldean sare osoko tren erregionalen zerbitzuak Bizkaian Galizian, Asturiasen eta Kantabrian, haizearen abiaduraren ondorioz segurtasun protokoloa aplikatuz.

Aldiriko trenak gutxieneko zerbitzuekin dihardute oraingoz, trenbidearen egoera aztertzeko unitate baten laguntzarekin.

Tren konpainiak alertan jarri ditu langileak haizeak gehien astintzen dituen tokietan.

Zirkulazioa eten behar izan dute penintsularen iparraldean haize bolada gogorren eraginez.

Renfeko zerbitzuak bertan behera utzi dituzte 18:00etatik aurrera EAEn, Nafarroan, Errioxan eta Asturiasen.

Penintsulako iparralderantz doazen ibilbide luzeetako trenetako bidaiarientzat garraio bereziak prestatu dituzte bidea errepidez egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea