Gizartea -

Ziklogenesi leherkorra

Gertakizunak denboralearen ondorioz EAEn

Garabi bat erori egin da eta kalteak sortu ditu etxebizitza batean, Gipuzkoan. Artxanda mendian, Bilbon, sute bat sortu da ezagutzen ez diren arrazoiengatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragarri duten ziklogenesi lehekorrarekin etorri diren haize boladek lehenengo gertakariak sortu dituze EAEn.

Abaltzisketan (Gipuzkoa) garabi bat erori egin da etxebizitza baten gainean, teilatua eta ur-hodi batzuk apurtuz. Kaltetutako etxebizitzako auzokideak kaleratu behar izan dituzte, baina ez da inor zauritu.

Garabia San Juan plazan zegoen jarrita, hiru altuerako etxebizitzaren gainera erori denean. Garabiaren erorketak kaltean eragin ditu ondoko frontoi baten ere.

Arrasaten argi barik daude eta Herrizaingo Sailak agindu duen moduan Eroski hipermerkatua eta gainontzeko dendak itxi egin ditu Ertzaintzak.

Bilbon, Artxanda mendiko Enekuri gainean sute bat piztu da, Herrizaingo sailak adierazi duenez. Oraingoz ez da ezagutzen sutearen jatorria.

EAEko merkatal zentro gehienak ixten ari dira denboralearen ondorioz. Bizkaian, Megaparkeko eta Ballontiko merkatal zentroetako bezeroak kaleratu egin dituzte saltokiak ixteko.

Haizeak aireko zirkulazioan ere eragina izan du. Loiura zihoan hegazkin bat Forondako aireportura desbideratu dute, Gasteizen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea