Gizartea
Indarkeria matxista
Gizon batek emaztea hil eta bere buruaz beste egin du Burgosen
Erredakzioa
Hildakoen seme batek suhiltzaileei deitu zien, ezin baitzen etxean sartu, eta behin barruan, senar-emazteak hilik topatu zituzten. Tratu txarren aurkako telefonoa: 016.
Hirurogei urte inguruko gizon batek bere emaztea (55 urtekoa) hil du labankadaz, eta ondoren bere buruaz beste egin du arma berarekin, biek Burgosen zuten etxebizitzan, Espainiako Poliziaren iturriak aipatuta EFE agentziak informatu duenez.
Bi gorpuak atzo arratsaldeko lehen orduan topatu zituzten, baina hedabideek gaur izan dute gertatutakoaren berri.
Hildakoen seme batek (25 urtekoa) suhiltzaileei deitu zien, ezin baitzen etxean sartu, eta behin barruan, senar-emazteak hilik topatu zituzten, lurrean etzanda eta labana zauriak zituztela.
Poliziak uste du gizonezkoak emaztea hil eta ondoren bere buruaz beste egin zuela.

