Gizartea
Ezbeharra
Ume bat hilda eta beste bat zaurituta, zutoin bat gainean erorita
Erredakzioa
Antza, umeak bi zutoinen artean zegoen kate batean kulunkatzen ari ziren, eta horietako zutoin bat adingabeen gainean erori da.
Iturri berdinen arabera, ezbeharra Alfontso X Jakitunaren kaleko 5. zenbakian jazo da, 17:45ak aldera.
Larrialdien Informazio eta Koordinazio Zentroko iturriek adierazi dutenez, osasun taldeak ezbeharra jazo den lekura heldu direnean, umeetako bat hilda zegoen eta bestea ospitale batera eraman dute.

