Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Lau atxilotu Gasteiz, Bilbo eta Donostian indarkeria matxista egotzita
Atxilotutako batek bere emazteari eraso egin zion honek lagun batzuk bi musurekin agurtzeagatik. Etxean zeudela sexu-harremanak izatera behar zuen, leihotik botatzeko mehatxupean.
Erredakzioa
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, lau lagun atxilotuak izan dira Gasteizen, Bilbon eta Donostian ustez emakumeen kontrako indarkeria leporatuta.
Lehenengo kasua atzo jazo zen Gasteizen, 19:30ak aldera. Antza, gizon batek bere bikote ohiari eraso egin zion honen etxeko atarian, Sansomendi auzoan. 23 urteko ustezko erasotzaitzea bere etxean atxilotu zuten agenteek. Bigarren atxiloketa Bilbon jazo da, Kontxa Jeneralaren kalean hain zuzen ere. Emakumeak hainbat zauri zituen, tartean odola zerion bat belaunean, eta Basurtoko Ospitalera eraman zuten. Agenteek 28 urteko ustezko erasotzailea hozkailu atzean ezkutatuta aurkitu eta atxilotu zuten.
Hirugarren kasua Bilbon jazo da ere. 39 urteko atxilotuak bere emazteari eraso egin zion honek lagun batzuk bi musurekin agurtu ostean. Horretaz gain, etxean zeudela sexu-harremanak izatera behar zuen emakumea, leihotik botatzeko mehatxupean. Azken atxiloketa, ordea, Donostian izan da. Antza, emakume batek bere senarra honen amorantearekin kotxe baten barruan zegoela ikusi zuen eta gizonak bere emazteari eraso egin zion.